Nazioartea > Europa > Erresuma Batua

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-01-08 | Miren Osa Galdona

Carrie Gracie BBCren Txinako arduradunak lan postuari uko egin dio, lan berdina egiteagatik gizonezkoek soldata handiagoa jasotzen dutela argudiatuz. Bi errealitateen arteko aldea “nabarmena” dela berretsi du Graciek. 30 urte daramatza Erresuma Batuko kate publikoan lanean eta orain arte soldaten bereizketa gauza jakina zela onartu arren, gaur egun egoera onartzeko ez dagoela prest nabarmendu du.

Erresuma Batua kanaleko multimediak
Brexit-a baliatuz 2023ko Europako Kultur Hiriburua kendu diote Erresuma Batuari

Erresuma Batutik dator notizia: Europako Batzordeak esan du estatu horretako hiriek ezin izango dutela 2023an Europako Kultur Hiriburutzarik eduki.


Bai ala ez baino harago

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan jakin zuten zientzialariek emakume bat norberaren obuluz ernaldu ez zen umeaz erditu zitekeela. Orain herritarron ahotan dago gaia, gure ingurukoek egin dutelako edo egin nahi dutelako, eta batez ere, aldeko eta aurkako iritzi abaniko handia dagoelako. Euskal Herrira 250 haur inguru datoz urtero atzerriko emakumeen umetokietan hazita. Hemen debekatuta dago. Eztabaida ez da legeztatu edo debekatu, hori baino askoz korapilatsuagoa da. Konplexutasun hori ulertzeko... [+]


Amiantoaren kontrako militanteok: industriaren infiltratu bat daukazue

Bere jokabide atsegin eta jatorragatik lortuko zuen edo eta kanpainetan erakusten zuen kemenagatik, baina amiantoaren aurkako mundu mailako liderrek lau urtez konfiantza eduki zuten Robert Moore ingelesarengan. Ekintzaile kualifikatuenen artean azpilanean ari zen mundua oraindik material kutsakorrez betetzen duen industriarentzako. Asbestoa hilgarria dela jakin eta mende bete geroago, herrialde gehienetan haren ekoizpen eta salmenta ez etetea lortu dute.


2017-09-12 | Xalba Ramirez
100 atxilotutik gora Londresko armen nazioarteko ferian

Bi urtean behin egiten den Nazioarteko Defentsa eta Segurtasun Hornikuntzen feriaren (DSEI) kontrako protesta astean 100 lagunetik gora atxilotu ditu Londresko poliziak. Armak bertara iristeko errepideak blokeatu nahi izan dituzten ekintzaile baketsuak izan dira atxilotuak.


DSEI azoka Londresen: gerra hemen hasten da, hemen gelditu dezagun

DSEI Defence and Security Equipment International deitzen da munduko arma ferietan handiena eta Londresko ExCeL erakustazoka erraldoian irailaren 12tik 15era egingo da, jendeak hiltzeko teknologiarik sofistikatuenen inguruan tratuak egin ditzaten mundu osotik iritsitako ekoizle, erosle, bitartekari, agintari eta militarrek. Atarian zain edukiko dituzte gerraren erregaia den arma trafikoa gelditu nahian hurbildutako ekintzaileak.


2017-08-07 | Xalba Ramirez
Turismo ereduaren eztabaida nazioarteko hedabideetara iritsi da

Pasa den astean Espainiako Estatuko hainbat hedabidek Arranek eta Ernaik turismo masiboaren kontra egindako ekimenak zabaldu ostean, ereduaren inguruko eztabaida pil-pilean dago eta gaiak nazioarteko hainbat hedabideetara salto egin du.


2017-07-27 | Unai Brea
2040tik gasolina eta gasolio bidezko autoak debekatuko dituela dio Erresuma Batuak

Erresuma Batuko Gobernuak iragarri du 2040tik aurrera galarazi egingo dituela gasolinazko motorrekin edo dieselarekin dabiltzan auto berriak. “Ezin dugu gasolina eta gasolio bidezko autoekin jarraitu, batetik osasun arazoak sortzen dituztelako, bestetik klima aldaketa azkartzen dutelako”, esan du Michael Gove Ingurumen ministroak.


2017-06-22 | ARGIA
Brexit-aren aurkako mezua Ingalaterrako erreginaren kapeluan?

Asteazkenean egin du Ingalaterrako erreginak lehenbiziko hitzaldia parlamentu britainiarrean azken hauteskundeen ondoren. Hitzaldiaren edukiak baino, jantzi zuen sonbreiruaren esanahi politikoari buruzko espekulazioek eman dute zeresana ordea.