2024-02-29 | Euskal Irratiak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80 pertsona, hain zuzen. Horietatik anitz arribatuko dira Irunera, Europa iparraldera beren bidaia segitzeko. Haatik, Espainiako eta Frantziako polizien mehatxu azkarra jan beharko dute mugan.

Desertuan hil arren, ez ziren zenbakiak, izena zuten: Fati eta Marie

Zalaparta sortu du Libia eta Tunisiako mugako basamortuan hilik ikus zitezkeen ama alaba batzuen argazkiak. Migratzaileak zenbaki gisa tratatu arren, Fati eta Marie izena zuten pertsonak ziren.


2023-07-18 | Gedar
Frontexen aurrekontua %12.000 baino gehiago igo da azken hamazazpi urteetan

2005. urtean 6,5 milioi euroko aurrekontua zuen Mugen eta Kosten Europako agentziak. 2022. urtean, berriz, 750 milioi eurotik gora jaso zituen erakunde publikoetatik. Migratzaileen kanporaketak gauzatzera bideratutako diru-partidak %480 handitu dira azken bi urteetan.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
Gutxienez 51 pertsona hil dira Kanarietara heldu nahian itota

Marokotik irten ondoren migratzaileek zortzi egun eman dituzte itsasoan noraezean, larunbatean hondoratu arte.


Lehen saiakera
MULTIMEDIA - dokumentala

Irun eta Hendaia arteko mugak suposatzen dituen eskubide urraketen erretratua egin dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio hiru ikaslek. Azken bi urteetan bederatzi pertsonaren heriotza eragin du mugak, gizarte bezala beste aldera ez begiratzeko dugun premia... [+]


Titanicen turistak eta Mediterraneoko migratzaileak: bizitzak ez du balio bera

Titanic itsasontzia ikustera joan ziren turistek itsasoan galduta jarraitzen dute. AEBek eta Kanadak sekulako operazioa jarri dute martxan haiek erreskatatzeko. Greziako uretan, ordea, gutxienez 80 errefuxiatu topatu dituzte hilda, eta gutxienez 500ek jarraitzen dute desagertuta.


Italiako Gobernuak bost milioi euro gehiago bideratuko ditu etorkinak kanporatzera

Hasieran bost milioi euro bideratuko ditu, eta sei hilabete iraungo duen "migrazio larrialdi egoera" ezarriko du. Besteak beste, aberriratzeko atxilotze zentro gehiago irekiko ditu. Gobernuz Kanpoko Erakundeek arduragabekeriaz jokatzea leporatu izan diote Giorgia... [+]


Ehunka pertsona kalera atera dira Donostian mugetako indarkeria salatzera

SOS Arrazakeriak antolatuta, 'Hilmugak' lelopean egin dute Arrazakeriaren Aurkako 26. martxa. Trintxerpetik Donostiara bidean ozen adierazi dute inor ez dela legala.