Baratze kolektiboak ezagutzeko aukera Ekogunean larunbatean

Donostiako Ekogunea parkeak gerturatzen den orori zabalduko dizkio ateak urriaren 18an. Ume, gazte zein familientzako tailerrak, bisita gidatuak eta zozketak izango dira goiz osoan zehar.

Eredu osoa aldatu nahian Donostian

Hiria guztientzat erosoago egiteko mugikortasun planarekin dihardute Donostian. Ez da soilik bide eta kaleetako erosotasuna, bizi eredu sozial eta ekonomiko oso baten aldaketa da atzetik datorrena. Azken hamarkadetan daramagun bizimoduak hirigintza molde batzuk bultzatzen ditu, baina gaurko beharrei ezikusiarena egin gabe beste herri bat posible dela erakutsi nahi dute.

‘Nendo Dango’: argiazaleon aleak ama lurrari biziberritzen laguntzeko

Zuhaitz, sastraka eta beste landareen haziak nahastu buztin eta konpostetan, bola txikitan bildu eta erein. Beste edozein jolas bezain atsegina da Argia Egunean praktikatuko dugun Nendo Dangoa eta, gainera, gizakiok antzutu ditugun lur eremuei arnas berria itsatsiko diegu.

"Azken deia": krisi ekologiko-soziala gainditzeko indarrak batu nahi dituen manifestua

Espainiako Estatuko 250 irakasle, intelektual, zientzialari eta ekintzaile politikok sinatu dute Azken deia manifestua. Beharrezko ikusten dute "injustizia sozialak eragiten dituen krisi ekologikoa" gainditzeko konponbide alternatiboak aurkitzea.

"Bidean", baserritarrengan oinarritutako nekazaritza bideoz azalduta

ARGIAk "Bidean" izenburupean euskaraturik ikusgai dago, gune honen Multimedia atalean, Frantziako Confederation Paysanne sindikatuarentzako (ELB horren barne da) Mathieu Eisingerrek sortu duen "En route" bideoa. Bertan era oso didaktikoan azaltzen da nekazaritza industrialaren eta baserritarrengan oinarritutako alternatiboaren arteko aldea.

Jardiner, c'est résister

Etxebizitzaren jabe izateko esperantza oraindik duten baionesek badute, doia deskart, azken El dorado: Séqué auzoa, azken urteetan osoki sortua. Eko-auzoa nahi luke eta perspektiba horretan eztabaidagai  izan da proiektua. Bada baratze kolektibo tipi bat han:...

Baratzea, iraultzaileena

Ospakizun bat dela tarteko, ardo botila bat ireki dut. Ardoa Sarako baserri batean egiten dute, etxerako. Sagardo botilan sartzen dute, eta gustuz ere badu sagardoaren antza: ahoan dantzaria, alkohola labur, zur gustu arrastorik ez eta amaiera... hori bai kategoriako amaiera, egundokoa! Sagardoa...

Alternatiba

Seguru asko Gernikara urriko azken astelehenean jende gehiago hurbilduko da, baina ez da berdina izango. Urriaren 6an Baionako hitzordura emandako erantzuna ederra izan zen. Ederra benetan. Egun berean, Barakaldoko BECen ospatu zen Biocultura-rekin lehiatu behar zuten Bizi talde ekologistakoek,...

"Arabako Errioxan ez dago Txapeldunen Liga jokatzen ari den ardorik"

Remellurik definitzen du, partez, Amaia Rodriguez Hernandorena. Gurasoek ireki zuten bideari seme-alabek eusten diote, leku guztiz berezian. X. mendetik hona giza aztarnak izan dira bertan, monje jeronimoak etxaldean kokatu zirenetik. Nekropolia, kapera, Toloñoko monasterioaren aztarna, mahatsez eta mahastiz, zoragarri. Ez alferrik, paradisua margotu zuen Remellurin Bixente Ameztoyk.

Erronka sozio-ekologikoen inguruko jardunaldiak Bilbon irailaren 26 eta 27an

Ekonomia ekologikoa eta ekologia politikoaren ikuspegia zein proposamenak ezagutarazteko bi eguneko jardunaldiak egingo dira Bilbon, aste honen amaieran. Hainbat adituren hitzaldiak, mahai-inguruak eta dokumental baten proiekzioa uztartuko ditu EHU, Ekologistak Martxan eta Ekopolek elkarlanean antolatutako ekimenak.

"Lanaz dugun ikusmoldea alda liteke, egiaz, aldatzen ari da"

Lana banatzeak eta enplegu berdeak Euskal Herrian izango lukeen eraginaz dihardu Florent Marcellesik (Angers, Frantzia, 1979) Ekonomiaren trantsizio ekologikoa. Zergatik? Zertarako? Nola? ikerlanean, Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratua. Ekologia politikoaren teorikoa, Ecopolítica zentroaren koordinatzaile ere bada; 21 orduko lan astea proposatzen duen dosierra sustatu dute bertan. Adiós al crecimiento (Agur hazkundeari) da bere azken liburua. Florentmarcellesi.eu blogean plazaratzen ditu hausnarketak.

"Ideologikoa da energia berriztagarrien aurkako erasoa, ez ekonomikoa"

Espainiako gobernuak energia berriztagarriekiko hartu duen jarrera kritikatu du Juan López de Uraldek lamarea.com-en idatzitako artikulu batean. Madrildik arazo ekonomiko soil gisa planteatu badute ere, espainiar estatuan berriztagarriei beti oztopoak jarri zaizkiela esan du.

Atungorriak geroa beltza

Gipuzkoako arrantzaleek hegalaburraren kuota saldu diote Espainiako multinazional bati. Eguzki talde ekologistak ohartarazi du horrek ez diola batere mesederik ekartzen arrantza jasangarriari.

Europaren lurreko aztarna ekologikoa mozteko ordua

Lurra ez da mugarik gabeko hornitzailea. Iturria lehortzen ari gara eta ez ditugu agortze mugak –kalkuluak ez dira gardenak– ezagutzen. Ian Fitzpatrick-ek ingurumen arloan lan egiten du. New Internationalisten idatzi duenez, ordea, badira landa-lurren ustiatzea eteteko moduak.   

Nekazaritza ekologikoaren alde, etikaz eta pragmatismoz

2020. urtetik aurrera Bhutanen nekazaritza ekologikotik datozen fruta eta barazkiak bakarrik ekoiztuko dituzte. Neurri hori hartuko duen munduko lehen herrialdea izango da.

Nortasun Agiria

Pierre Rabhi, Kenadsa-n (Aljeria) sortua 1938an. Laborari eta filosofo hau laborantza biologikoaren aitzindarietako bat da eta lur bizi batera itzuliz giza-sareak bultzatzen dituen mugimenduko ideologo nagusia. Altermundialismoaren izen garrantzitsu honek NBErentzat misioak egiten ditu munduan...

Gasteizko Udalak uholdeak saihesteko aurkeztutako plana kritikatu du Eguzkik

Eguzki mugimendu ekologistak salatu du Gasteizeko Udalak iragarritako ibaien garbitzea eta dragatzea diru-xahutze hutsa dela. Haien ustez, uholdeak aurtengo eguraldiaren eta gizakiaren esku-hartzearen ondorio dira, eta ez dute zerikusirik udalak aipatzen duen zikinkeriarekin.

Gipuzkoako harizti handiena, erreserba izateko zain

Hariztiz eta pagadiz osatutako baso mistoa da Añarbekoa. Egoera oso onean dago eta Aiako Harria Parke Naturalaren kontserbazio balio handienak daude bertan. Biodibertsitatearen galera dela-eta, baso erreserba izendatzea eskatu dute ekologistek eta hainbat erakundek, baina oraindik ez da halakorik egin.

Jasangarria izango da, edo ez da izango

Gauza jakina da: itsasoa agortzen ari gara, arrainak ugaldu daitezkeen baino azkarrago ustiatzen, eta espezie ugari desagertzea aurreikusten dute azterketek. Saihesteko, arrantza jasangarriaren aldeko aldarria ahobatezkoa da, baina praktikan ez du hori bultzatzen Europar Batasunean prestatzen ari diren Arrantza Legeak. Hala ere, arrantza jasangarria alternatiba bideragarria dela erakutsi dute Ziburu-Donibaneko arrantzaleek.

Saihestu ditzakegun zifra beldurgarriak

Europan eta AEBetan, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Zenbaki eskandalagarri hauek saihestu daitezke, ordea: legedia zorroztuz, jakien iraupena luzatzeko neurriak hartuz, hornitzaile eta saltokien jardunean gardentasuna eskatuz… eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz.

Nortasun agiria

Amaia Rodriguez Hernandorena (Irun, 1958). Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Sorbonan eta Oxforden. Utzia du garai hartan ireki zuen bidea, hitzaldi, liburu eta ikerketa. Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari kargua bete zuen...
Multimedia

2013-10-09  |  Eredu ekologikoak

Alternatiba 2013, alternatiben herrixkaren eguna iruditan

2013ko Alternatiba jaialdia urriaren 10ean Baionan ospatu zen. Lapurdiko hiriburuan bildu zirenek alternatiba jasangarriak ezagutzeko aukera izan zuten: baratz komunitarioak, hirigintza ekologikoa, banku etikoak, tokiko monetak, trantsizio energetikoa egiteko egitasmoak, kooperatiba...

2013-09-05  |  Eredu ekologikoak

Desazkundea minutu batean

Minutu batean desazkundea kontzeptua ulertzeko Mugarik Gabe elkarteak egin duen bideoa.

2013-09-04  |  Eredu ekologikoak

Green Valley Village, Kaliforniako Lakabe

Kaliforniako Sebastopol hiriko Green Valley Village herriak daraman bizitza erakusten du Kutxaren Ekoguneko Ekobidaiaria (Ortzi Akizu) blogaren bideo labur honek. Modurik ahalik eta jasangarrienean bizitzea erabaki dute bertan eta nekazaritza eta laborantzatik bizi dira hainbat komunitatetan...

2013-02-08  |  Eredu ekologikoak

Carlo Petrini

1949ko ekainaren 22an Bra-n (Italian) sortu zen kazetari, soziologo, eta kritiko gastronomikoa, Slow Food fundazioaren (www.slowfoodfoundation.com) sortzaile eta buru izateagatik da ezaguna. 2004an, Turinen, Terra Madre nazioarteko sarea abiarazi zuen 150 herrialdetako 8.000 ekoizle bilduz....

2012-12-07  |  Eredu ekologikoak

Nafarroako Emausek 40 urte

Nafarroako Emauseko Trapuketariek 40 urte daramatzate hondakinen bilketan lanean. Besteak beste, egunean 2.000 kilo arropa baino gehiago jaso ohi dute, 5.000 kilora iritsi daitezke egun berezietan. Kontsumo gehiegikeriaren eta solidaritate faltaren aurka, eta gizarte justuagoaren alde egitea...

2011-06-15  |  Eredu ekologikoak

Mahastizaintzaren krisia, ardo ekologikoaren aukera

Mahats ekoizpenak behera egin du baina mahats kiloa gero eta gutxiago ordaintzen dute ardogile handiek. Upategi handiak krisiaren izenean probetxu ekonomikoaren bila ari diren bitartean, zenbait produktore txiki ardo ekologikoa eta salmenta zuzenaren bidea urratzen ari dira.

2011-03-30  |  Eredu ekologikoak

Zerain, paisaian oinarritutako bizimodua

250 biztanle ditu Aizkorriren itzalpeko Zerain dotoreak. Noizbait bertaratuko zintuen hain ugariak dituen ekintza kulturalen batek, edo harro agertzen duen ondareak, edo ongi hornitutako azpiegitura eta zerbitzuek. Aurrekoengandik jasotako ondarea ustiatuz bertako ekonomia sortu du Zeraingo...

2011-03-30  |  Eredu ekologikoak

E-zaborra, pozoi teknologikoa

Mendebaldeko herriok sortzen dugun zabor elektronikoa ez da desagertzen. Gehiena Ghana bezalako herrietara mugitu garraiotzen da bertan ustel dadin. Egoera ekonomikoak behartuta guretzat zaborra dena beraiek berrerabiltzera kondenatuarazita.

2010-11-16  |  Eredu ekologikoak

Haizea nola ustiatu nuen

William Kamkwamba Malawiko gazteak ondorengo mezua bidali izan nahi die hitzaldi honen bidez amets bat betetzeko gogor lanean ari diren afrikarrei eta pobreei: "Izan konfiantza zeuengan eta sinetsi. Edozer gertatzen dela ere segi aurrera". Kamkwambak gaztetan, eskolara joateko dirurik...

2010-09-30  |  Eredu ekologikoak

Janari ekologikoa etxez etxe

Salgai duten janari ekologikoaren berri Internet bidez ematen dute Amaia Irazusta eta Juan Urkizuk. Etxez etxe egiten dute banaketa. Urola Kostako herri askotako bezeroek erosten dute, eta beste eskualde batzuetara zabaltzen ari dira.

2010-05-25  |  Eredu ekologikoak

Biomasaren erabilpena Ultzaman

Ultzamako (Nafarroa) udalerrian urtebete da bertako zortzi eraikin publikoetako berogailuak eta ur beroa biomasaz elikatzen dituztela. Gasolioari eta propanoari egur ezpalentzako galdarak hartu die lekua. Datorren asteko zenbakian gaiari buruzko erreportaje zabala.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys