Ekonomia > Enpresak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-02-23 | Unai Brea

Espainiako Diputatuen Kongresuko Energia Batzordeak Garoñako zentral nuklearra itxi eta eraisten hasteko plan bat abia dadila eskatu du otsailaren 22an egindako saioan. Horrez gain, zentrala dagoen eskualdea ekonomikoki berpizteko neurriak galdatu dituzte. Talde guztiek bozkatu dute alde, PPk izan ezik.

Enpresak kanaleko multimediak
Akordio interprofesionala egin dute, negoziazio kolektiboaren korapiloa askatu gabe

Confebaskek eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek adostu dute euskal itunak estatukoengandik babestea. Negoziazio kolektiboa desblokeatu ezean akordioak ez luke eraginik izango sektore eta enpresa askotan, baina patronalak ez du horretarako konpromisorik hartu nahi izan.


2017-01-15 | Estitxu Eizagirre
"Enpresetan lan molde berrien olatua etorri da eta asko dago egiteko"

Enpresetan berrikuntzak egiteko prozesuak diseinatzen eta gidatzen ditu Manahmanak. “Errazleak” esaten zaio rol horri. Bogan dagoen eremu horretan aitzindariak dira eta era guztietako enpresak dituzte bezero: industriako handietatik zerbitzuetako txikietara. Izen batzuk aipatzearren, Emun, Fagor-Ederlan, .eus, Danone, Mercedes...
    Puntako enpresen lan antolaketez ikasteko jo dugu eurengana. Josi Roig Fabregas eta Maialen Oregi Elizburuk erantzun dituzte gure... [+]


Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask

Sektore arteko akordioa lortzeko egindako bilerari garrantzia handia eman diote Confebaskek, hedabide handiek eta Jaurlaritzak. ELA eta LAB, aldiz, zuhurrago azaldu dira, zergatik?


2016-12-11 | Marijo Deogracias
Argindarra merkantzia huts?

Reusen (Katalunia) amona bat hil izanak, argiztatzeko erabiltzen zuen kandelarekin etxeak su hartu ondoren, alarma guztiak piztu ditu pobrezia energetikoaren inguruan. Euskal Herrian nola gaude? Konpainia elektrikoek udalekin eta erakundeekin hitzarmenak sinatu dituzte lehen kolpean argindarra ez mozteko, baina askorentzat ez da nahikoa, zorra kitatzen segitzen dutelako administrazio publikoaren kontura. Petatxuak baino gehiago behar da egoerari aurre egiteko.


Patronalak eta sindikatuek negoziazio mahaia eratu dute

Sektorearteko akordioa eztabaidatzen hasteko aurre-pausoa eman dute. ELAren esanetan, Confebaskek jarrera aldatu eta “bake sozialaren baldintza” kendu du.


2016-11-06 | Unai Brea
Nazioarteko araudi loteslearen bila, urrats txikiz

Joan den astean amaitu zuen bigarren lan saioa enpresa transnazionalen giza eskubideekiko erantzukizuna finkatzeko zeregina duen NBEko lantaldeak. Iazkoak bezala, adituei entzun eta informazioa jasotzea beste helbururik ez zuen aurtengoak, datorren urterako nazioarteko hitzarmen lotesle baten zirriborroa prestatze aldera. Biltzarrean aditu modura parte hartu duen Juan Hernandez Zubizarreta EHUko irakasleak azaldu digu NBErengandik zer espero daitekeen, eta herri mugimenduak zer eskatzen duen.


Blokeoaren arrazoiak

Confebaskek, CCOOk eta UGTk Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eragin mugatuko hitzarmenak sinatzeko egindako akordioak tentsioa areagotu du sindikalgintzan. Espainiako erreformek estatu mailako hitzarmenei atea ireki, lan-baldintzak kaskartu eta negoziazio kolektiboa blokeatu dute. Egoera hori gainditzeko akordioa omen. Baina desblokeatu al daiteke ezer ELAk eta LABek EAEn osatzen duten gehiengo sindikala bazterrean utzita? Prekarietateari beste mamu bat gehitu zaio beraz lan harremanen... [+]


Agreements without the major trade unions? Reasons behind the deadlock

The limited agreements which Confebask, CCOO and UGT have signed, with the support of the Basque Government, have increased tensions in the trade union world. Spanish reforms have opened the door to state-wide agreements, worsening working conditions and blocking collective bargaining. Apparently the agreements are designed to overcome that situation. But can anything be overcome leaving the major trade unions in the Basque Autonomous Community, ELA and LAB, to one side? In addition to... [+]


2016-11-02 | Arabako Alea
Arabako patronala kexu eta mehatxuka, Gasteizko zerga igoera dela-eta

Ekonomiaren Jarduerarako Zerga %1,93 ordaindu behar izatea enpresen "sinesgarritasunaren aurkako erasoa" da, SEAren arabera. Gasteizko Udalarekin harremanak apurtuko dituela ohartarazi du.