"Umiliatuak izateaz nekatuta, euren eskubideak aldarrikatzeko batzen dira dokumentaleko emakumeak"

Yamuna ehungintzako langilea da Indian. Urtebete darama lanik egin gabe, greba egiten saiatzeagatik. Egunero lantegira joan eta zortzi ordu pasatzen ditu bertan; soldata kobratzen du, baina lan egitea debekatu diote. Enpresak ez du kaleratu nahi, eta bera ezin da joan. Izan ere, badaki inguruko enpresek ez dutela kontratatuko, nagusiak horretaz arduratu baitira. Les costures de la pell (Azaleko josturak) dokumental katalanak jaso dituen historietako bat da.

Pobreziaren sasiak errotik erauzi

Merkatua pertsonen gainetik ezartzen duen sistemaren isilpeko genozidioa geldiarazteko bestelako logika batez aurre egin behar zaio. Horrek eragin zuzena du Euskal Herrian egiten dugunarekin, munduan gure sistema produktiboak duen lekuarekin eta, azken batean, gure bizimoduarekin

Langilea hil da karoshiak itota: Japoniako epidemia

Urte luzetako eskari eta mobilizazioen ondoren, Japoniako Parlamentuak lehenbiziko aldiz onartu du lege bat langileen biziak arriskuan jartzen dituzten lanordu luzeegien kontrolatzen hasteko. Uste da urtero 8.000 japoniarrek egiten duela bere buruaz beste lan neketsuegiaren ondorioz eta 10.000 gehiago arazo berak eragindako gaixotasunez.

Haurdun geratu dena legez babestea da akatsa, "argitu" du Espainiako Enpresarien Elkarteko presidenteak

“Emakume bat haurdun geratzen bada eta arrazoi horregatik umea izan ondorengo 11 urteetan ezin bazaio lanetik kaleratu, nor kontratatuko du enpresariak? Nahiago dut 45 urte baino gehiago edo 25 baino gutxiago dituen emakumea kontratatu, bestela, zer egingo dugu arazoarekin?”, adierazi du berriki Mónica de Oriol Espainiako Enpresarien Elkarteko presidenteak.

Lan prekarietateak ere hiltzen du

Bai, laneko prekarietateak, gainean dugun kapitalismo basatiaren bultzadaz, hil egiten du. Euskal errealitateak beste behin erakutsi digu hori. Abuztuko azkeneko eta iraileko aurreneko lehen egunetan bost langilek galdu dute bizia, hiruk eraikuntzan. Urtean zehar 30 dira hildako langileak. Hori...

"Fast-food" enpresetako 500 langile atxilotu dituzte soldata baxuen aurkako protestetan

AEBetako janari azkarreko enpresetan ari diren milaka langilek greba egin zuten joan den ostegunean lan baldintza prekarioengatik protestatzeko eta soldata duin bat eskatzeko. Emaitza: 500 atxilotu 150 hiritan, horien artean AEBetako Kongresuko kide bat, Waging Non Violence guneak argitaratu duenez.

Blogaria H&Mren kontra: "Kanbodiako langileek baldintza negargarrietan lan egiten dute"

Anniken Jørgensen Norvegiako moda blogariak hilabete eman du Kanbodian, bertako ehungintzako langileekin batera, reality batean parte hartuz. H&M multinazionalaren langileek jasaten dituzten lan-gehiegikeriak bere blogean salatzean arazoak izan ditu: "Programaren produktoreak deitu zidan elkarrizketetan H&M ez aipatzeko eskatuz".

Bilbon hildako langilearen kasua azpikontratazioarekin lotu dute sindikatuek

Astelehenean Bilboko Arangoiti auzoan eraikitzen ari diren etxebizitzetan lan istripua izan da eta 49 urteko langile barakaldarra hil da dumper motako ibilgailu batek azpian harrapatuta. Heriotza salatzeko, asteartean elkarretaratzea deitu dute 11:00etan Deustuko San Pedro plazan ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek. CCOOk ordu bete beranduago egingo du protesta.

Langile bat hil da Tuteran teilatu batetik erorita

Istripua Tuterako udal industrialdean gertatu da. Langilea 8 metrotik behera erori da enpresa bateko teilatuan lanean zegoelarik. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Javier Maroto: xenofoboa bere bakardadean

Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP) zenbait immigrante jo-puntuan jarri zituen, jasotzen dituzten laguntza sozialak direla-eta. Gainontzeko alderdiek, Arartekoak eta SOS Arrazakeriak kritika ugari egin dizkiote.

35-50 urteko EAEn jaiotako emakumeak dira Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile nagusiak

Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren gisako diru-laguntza publikoak “lanik egin nahi ez duten etorkinek” bizitzeko baliatzen dituztela adierazi zuen Gasteizko alkate Javier Marotok duela hilabete inguru. Lanbideren azken datuan arabera, ordea, DBEren hartzaileen artean nagusitzen den perfila 35-50 urte bitarteko EAEko emakumearena da, ikasketa baxukoa eta seme-alaben ardura bere gain duena.

“Alerta gorria” Nafarroan, berdintasun politiketarako laguntzak %66 murriztu direlako

Nafarroako Gobernuak berdintasun planetarako udalei emandako laguntza %66 murriztu du 2011an legealdia hasi zuenetik. Nafarroan mota honetako gizarte-politikak arriskuan daudela ohartarazi dute EH Bilduko Bikendi Bareak eta Aralarreko Asun Fernandez de Garaialdek eta Xabi Lasak.

Nafarroako ia 8.000 familia, inolako diru sarrerarik gabe

Nafarroako etxebizitzetan “pobrezia eta gizarte-kalteberatasuna handitzeko” arriskuaren berri eman du CCOOk 'Gizarte eta lan kohesioa Nafarroan’ izeneko txostenean. Honen arabera, 7.778 familiak, %3,10, ez dute inolako diru-sarrerarik, eta 18.000tan kide guztiak langabezian daude.

Emigratzera behartuak?

Oraintsu arte batez ere Ipar Euskal Herriko biztanleek emigratu izan dute, ezin izan dutelako beren herrian lanik egin. Hala, Iparraldeko hainbat eskualdetako gazteria izan da zigortuena; bizimodua ateratzeko esperantzarik gabe egin dute ospa Parisera edo Amerikara. Orain, krisi kapitalistaren...

EAEko gazteen %71 autogobernuari buruzko galdeketaren alde

EAEko gazteen %71 datozen urteetan autogobernuaren inguruko galdeketa egiteren alde azaldu da. Erabakitzeko eskubidea aitortzea bakearen eta elkarbizitzaren onurarako izango litzatekeela uste du gehiengoak. Ondorioak Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak atera ditu.

Murrizketek 3.500 lanpostu publiko baino gehiago suntsitu dituzte bi urtean Hego Euskal Herrian

Enplegu publikoaren jaitsiera berretsi dute Espainiako Ogasun Ministerioaren azken datuek: bi urtean Hego Euskal Herrian 3.500 lanpostu publiko baino gehiago galdu dira. Hezkuntzan izan da murrizketarik handiena, eta udal eta aldundietako postuak ere nabarmen jaitsi dira.

Liburu faltsu batekin, Amazonen webgunera eraman dute langileen baldintzen salaketa

Amazoneko langileen lan baldintzak salatzeko kanpaina bere webgunera bertara eraman dute. “Amazon Anonymous” izenean multinazionalak langileei ordaintzen dizkien soldata prekarioak salatzeko A Living Wage for All Amazon Workers izeneko liburu faltsua jarri zuten salgai. Webgunearen arduradunek liburua kendu aurretik, bi ordu egin zituen bertan, sarean oihartzun zabala lortuz.

"Apaindu" egiten al da lan istripuetan hildakoen datua EAEn?

EAEko lan istripuetan hildakoen estatistika ofizialak 30 hildako jasotzen ditu 2013. urtean. Osalanen txostenak, aldiz, 46. Sindikatuek datuen manipulazioa dagoela salatu dute.

Hondakinen kudeaketa onak 7.000 enplegu sor ditzake, dio ELAk

Sindikatuak txosten batean azaldu duenez, “106.000 lanpostu berde berri sortu daitezke Hego Euskal Herrian sektore estrategikoetan iraunkortasunaren aldeko apustua egiten bada".

Langile bat hil da Zumarragako Arcelor Mittal multinazionalean

Astearte arratsaldean hil zen 34 urteko langile urretxuarra, Arcelor Mittal multinazionalak Zumarragan duen lantegian, orga jasotzaile batek harrapatuta.

Osakidetzara ere “minijob-ak” iritsi direla salatu dute sindikatuek

Sindikatuek salatu dute “minijob” gisa ezagutzen diren soldata baxuko eta ordu gutxiko lanaldiak Osakidetzara ere iritsi direla. Lanaldiaren igoerak, eta oro har murrizketek, aldi baterako kontratazioak gutxitu dituztela adierazi dute, urteko lana ordezkapen horietan oinarritzen duten milaka lagunei zuzenean eraginez.

Donostia low cost

Maiatzaren 23an Donostia hirigunean Zara erraldoi bat irekiko dutela-eta, pozarren eman dute albistea, lanpostuak sortu eta jendea erakarriko duelako. Ehun lanpostutik gora sortuko omen ditu, baina zein baldintzatan? Aldi baterako kontratuak eta ordutegi ezinezkoak ohiko dira Inditex etxean...

“Minijob”-ak atzera bota ditu Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak ez du onartu UPNk indarrean jarri nahi zuen “lan eskaintza prekarioen” proposamena, eta Minijob izenez ezagun diren lanaldiak oztopatuko dituen legea tramitatzen hasi da, Izquierda-Ezkerrak (I-E) proposatuta.

Mercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?

Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak?

Valery Alzaga: “Sindikatu askok ez dute ulertu nahi aldatzeko beharra dutela”

Change to Win koalizio sindikaleko kide eta lan-antolatzailea da Valery Alzaga. Eskubide zibilen alde eta arraza-bereizketaren aurka borrokatzen du, AEBetako 1960 eta 70. hamarkadetako mugimendu sozialak aurrekaritzat hartuta. Madrilen emandako hitzaldietan, sindikatuen antolamendua aldatu egin behar dela azpimarratu du.

Turkian ikatza garesti

300 baino gehiago izango dira Somako meategiaren barrunbean hildakoak. Turkian greba eta borroka ekintzak deitu dituzte sindikatuek.

9 egun gose greban “kontzientziak esnarazi eta borrokak batzeko”

Maiatzaren batetik gose greban dago Jose Mari Lejardi garraiolaria, Zamudioko (Bizkaia) poligono industrial batean. Garraiolarien sektoreko baldintzak salatu nahi ditu, borrokak batu eta herritarren kontzientziak pizteko.

100 lanpostu galdu ziren Ipar Euskal Herrian iazko azken hiruhilekoan

100 lanpostu galdu ziren Ipar Euskal Herrian 2013ko azken hiruhilekoan. Enplegu tasak beherantz jarraitu du eta eraikuntza sektoreko beharginentzat urte txarra izan da Sud Ouestek argitaratu duenez.

Sant Jordi egunez FNACen ez dute libururik sinatuko hainbat idazlek, langileen baldintza txarrengatik protestan

Asteazkenean, Sant Jordi egunez, Kataluniako 30 idazle inguruk ez dute libururik sinatuko Bartzelonako FNACen, langileek abiatutako grebari babesa adierazteko.

11 urteko haurrak kontuak garbi

Langabezia, ustelkeria eta krisia. Horiek, hurrenez hurren, Espainiako Estatuko azken barometro soziologikoaren arabera herritarren kezka nagusiak. Hiruretatik zerk arduratzen dituen gehien galdetu zieten atzo umeei, Ser irrati espainiarrean.
Multimedia

2014-03-04  |  Enplegua

#TroikaGoHome mobilizazioak Bilbon

Milaka lagun bildu ziren 2014ko martxoaren 3an Bilbon, sistemaren krisiaren erantzuleen aurka. Sindikatuek, jendarte eragileek, eragile politikoek, pentsionistek eta gazte mugimenduak egin zuten bat aldarriarekin. Goizeko manifestazioa Gran Vian sartzean lehertu zen egoera: denda multinazionalen...

2013-06-14  |  Enplegua

Javier Etxebeste

“Mister Yahoo!” izandako enpresari eta ekintzaile euskaldun eta kementsu ezagunak igerian darrai Interneteko negozioen itsaso zabalean. Orain “Mister Nestoria” dena negozioez, Interneten erronkez eta nazioarteko enpresa munduan euskalduna izatearen abantailez mintzatu...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys