Ingurumena > Energia krisia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-03-14 | ARGIA

Martxoaren 19tik 28ra, hainbat dokumental eskainiko ditu 12. Ekozinemaldiak, Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Aurten energian jarriko dute fokua (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), eta energiarekin lotutako beste jarduerek ere izango dute tartea: meatzaritza, ura, elikadura, teknologia… Horrek guztiak ingurumenean eta gizakiongan dituen eraginak azaleratzea da helburua.

Energia krisia kanaleko multimediak
Argindarraren ordain-agirietan %50eko igoera egon daitekeela ohartarazi dute

Facua-Kontsumitzaileak Martxan elkarteak ohartarazi du maiatzean elektrizitatearen fakturetan bat-bateko igoera handia egon daitekeela, merkaturatze marjinaren berfakturazioaren eraginez. Kontsumitzaile zaurgarrien kasuan igoera %50ekoa izan daitekeela kalkulatu du.


2017-04-02 | Unai Brea
Armentia-2 proiektua
Frackinga albo batera utzita ere, gasa jomugan du Jaurlaritzak

Iazko urrian jakin zen Eusko Jaurlaritza, SHESA sozietatearen bitartez, baimena tramitatzen ari dela gas putzu bat irekitzeko Subilla Gasteizen, hainbat urtez fracking bidez zulaketa egin nahi izan zen lekuan bertan. Haustura hidraulikoa legeak baztertu duen honetan, eztabaida beste esparru batzuetara lerratu da dagoeneko. Batez ere galdera honetara: onargarria da gasa bilatzeko diru publikoa inbertitzea?


2017-03-28 | ARGIA
Energia trantsizioa eta demokrazia hizpide Bilbon martxoaren 30 eta 31n

TRADENER taldeak Energia trantsizioa eta demokrazia - Hemen eta Hegoaldean mintegia antolatu du martxoaren 30 eta 31rako, EHUren Sarrikoko eskolan dagoen Europa Etxean, Bilbon. Ekologistak Martxaneko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako eta EHUko hainbat ikertzaile eta ekintzailek osatzen dute TRADENER.


Emakume baten heriotzak argitara atera du pobrezia energetikoaren arazoa

Kandela bat oheko koltxoira erori ostean etxe batek su hartu zuen Reusen. Bertan bizi zen 81 urteko emakume batek bizia galdu zuen. Alokairua eta argi-indarra ordaintzeko dirurik gabe, kandelen bitartez lortzen zuen argia. Etxegabetzearen zain zegoen pobrezia energetikoa jasaten zuen bitartean.


2016-10-05 | Hamaika Telebista
Krisia: sistemaren desorekak agerian?
MULTIMEDIA - Ertzak

Krisia hitza aipatzean, ekonomikoa kontzeptua gehitu ohi dugu, baina nahikoa al da hori? Gero eta ahots gehiago dira krisi sistemikoaren alde egiten dutenak. Hala balitz, zeintzuk lirateke sistemak barruan dituen krisi nagusiak? Galdera hauen erantzunak jaso ditugu Helena Franco (Ekonomia doktorea) eta Xabier Aierdi (soziologoa) gonbidatuen laguntzaz.


2016-09-20 | Uriola.eus
Urgentzia ekologikoari eta larrialdi sozialari erantzuteko alternatiben sarea

2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea. 


Martin Zelaia, Sustrai Erakuntza Fundazioa
"Erregai fosilen erabilera murriztea jaso behar luke Nafarroako Energia Planak"

Nafarroako proiektu jasangaitzei erantzuna ematen dien Sustrai Erakuntza fundazioak energiaren inguruko jardunaldia antolatu du larunbatean Iruñean. Nafarroako Gobernuaren 2030 Ikusmuga plan energetikoaren inguruan arituko dira.


2016-07-31 | Unai Brea
Alfons Pérez, energia politiken ikertzailea:
"Argi dago gasak eragotzi egiten duela berriztagarrietan inbertitzea"

Kataluniako Observatori del Deute en la Globalització zentroko ikertzaile-aktibista da Alfons Pérez ingeniari teknikoa. Energi Burujabetzaren aldeko Sarean ere badabil.  2015ean ezagutu genuen, Gasteizko Frackanpadan. Han, Pérezek azpimarratu zuen frackingaz hitz egitean betiere gogoan izan beharko liratekeela hainbesteko oihartzuna ez duten beste proiektu mota batzuk: gasa, lehorrez bezala itsasoz, garraiatzeko azpiegiturak. Gaiaz solas egin dugu, ia urtebete... [+]


2016-04-08 | Unai Brea
Ekologistak, Arcelor Mittaleko langileak eta kontsumitzaileak, Iberdrolaren aurrean protestan

Tarifa garestiegiak ezartzea, Garoñako zentrala berriz zabaldu nahi izatea, energi probrezia sustatzea eta autokontsumoaren aurkako legedia babestea leporatu diote bizkaitar transnazionalari, besteak beste.


2016-03-29 | Unai Brea
Frackinga debekatzeko eskatuko dio Espainiako Kongresuak Gobernuari

Espainiako Estatuan haustura hidraulikoa debeka dadin eskatzeko legez besteko proposamen bat onartu du Diputatuen Kongresuko Industria, Energia eta Turismo Batzordeak. ERCk aurkeztu du ekimena, eta haren alde egin dute PSOEk, Podemosek, EAJk, eta DiLek. PPk eta Foro Asturiasek aurka bozkatu dute, eta Ciudadanos abstenitu da.