argia.eus
INPRIMATU
Euskadiko Elkarte Laboral Taldeak 25 urte bete ditu
  • Batzuen artean ::ASLE: 25 urte

    Asle

    orrialdeak :: 44 + CDa

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Asle: 25 urte'
Hogeita bost urte bete dira 1982an Euskadiko Elkarte Laboral Taldea martxan jarri zenetik. Urte horietan egin duten guztia gogoratzeko eta urteurrena ospatzeko asmoz aurten egin dituzten Batzar Nagusiaren eta Ekitaldi Instituzionalaren berri eman dute, gaztelaniaz eta euskaraz, ASLE 25 urte liburuan. Kontu emateak eta helburuak bete osteko balorazioa ere azaltzen da argitalpenean. Ekitaldien argazki ugari daude jasota, eta gainera Argazki bat, hitz bat. 25 urte irudietan CDa ere eskaini dute.