Historia > Frankismoa > Emakumeak eta errepresioa frankismoan

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Emakumeak eta errepresioa frankismoan kanaleko multimediak
San Kristobal gotorlekuko emakume solidarioak
Harresien ertzean lurperatutako ahotsak

Ezkaba mendian inprobisatutako kartzelaren barruan gertatutako tragediaz bagenekien zerbait, ez hainbeste murru horietatik at emakume taldeek eraman zuten borrokaz. Amaia Kowasch ikerlari iruindarrak presoen biziraupenerako ezinbesteko izan ziren itzaleko sare horien protagonistei ahotsa eta aurpegia jarri die orain.


Erlojuaren kontra

Joan den larunbatean, hilak 20, Bergarako laugarren instrukzio-epaitegian deklaratu behar zuen Jesus Mari Txurrukak. Bere aitonaren anaia Hanburgoko kontzentrazio zelai batean hil zen 1945ean, eta birramona berriz, faxistek hil zuten bederatzi urte lehenago, Elgetako haren baserrian hotz-hotzean tirokaturik. Baina ez du deklaratuko. Ez berak ezta urtarrilean zehar epaitegitik igaro behar zuten frankismoko biktimen beste 13 senideek ere.


Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) Maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: "ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual". Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen... [+]


Ziku˝agako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte

1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten.


Torturatuak izan ziren emakumeen testigantzek dardarka jarri dute Nafarroako Legebiltzarra

Torturak pairatu zituzten bost emakumek euren testigantzak kontatu dituzte asteazkenean Nafarroako Legebiltzarrean. Bost hamarkada ezberdinetan torturatu zituzten, baina antzeko testigantzak kontatu dituzte. Bertaratutakoek isilik eta hunkituta entzun dituzte lekukotasunak. Besarkada eta babes keinuen bitartez lagundu diote elkarri bost hizlariek.


2017-03-24 | Hala Bedi
Estibaliz de Miguel
"Frankismoaren garaian ere kartzeletan emakumeen arteko erlazioak egon ziren"

Gaur Estibaliz de Miguel EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu Kantoian, eta emakumeen kartzelako bizipenez hitz egin digu. Emakumeen arteko erlazio sexu-afektiboak eman izan direla eta ze egoeratan eman diren azaldu digu.


2016-09-21 | ARGIA
36ko errepresaliatuei omenaldiak egingo dizkiete Azkoienen eta Azpeitian

Larunbatean izanen da, Azkoienen, Oroimenaren Aldeko Emakumeak elkarteak antolatuta. Beraien facebook orrian ikus daiteke egitaraua osorik.

 


14 urterekin bortxatua, eraila eta zakurretara jaurtia

Larraga, 1936ko abuztuaren 15a. Guardia zibilak Vicente Lambertoren etxean agertu dira (UGTko militantea Errepublikan). Udaletxera eraman nahi dute, galdekatzeko. Lambertoren 14 urteko alabak, Maravillasek, esan du aitarekin joango dela.


2016-05-01 | Ekaitz Zilarmendi
Emakume errepresaliatu eta erresistenteak: eguneroko lubakiak

Elgetan omendu dituzte eguneroko lubakiak defendatu zituzten emakumeak. Emakume errepublikarrek 1936ko gerran zigor bikoitza jaso zutela esan ohi da: faxismoari aurre egiteagatik eta emakume izateagatik.


"Erresistentzian aritu ginen ahizpak gara, isilpeko ahotsak"

Eskuetan kolore ugaritako banderak eusten zituzten emakumeak ikusi genituen igandean Elgetan, gerra garaia bizi izan zuten begirada sakoneko aurpegi zimurtu ederrak. Baita gerra zuzenean bizi izan gabe, osteko frankismoaren urterik gogorrenak bizi izan zituztenak. Urduri zeuden asko, hainbeste jenderen aurrean agertzeagatik kezkatuta. Ohitura falta. Antolatzaileek kontatzen dute omenduengana gerturatu zirenean nola batek baino gehiagok zioen, "Ni? Baina ez dut ezer egin eta!!". Beste... [+]