2024-03-08 | ARGIA

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak. Edonola ere, aitortutako  kopurua oso-oso txikia da. Espainiako Arartekoaren ikerketaren arabera, 440.000 dira pederastiaren biktimak Elizaren barruan.

2024-01-11 | Gedar
1978tik, gutxienez 530 jabetza lapurtu ditu Elizak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

1978tik 2015era bitartean, agintaritza katolikoek 530 ondasun lapurtu zituzten, horietatik 387 Gipuzkoan. Frankismoan immatrikulazio-kanpainari ekin ziotenetik, Elizak milaka eta milaka jabetza jarri ditu bere izenean Espainiako Estatuan, eta lapurreta gehienek indarrean... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


Iruñeko artzapezpikutzak onartu du abusuak jasan eta auzitegietara jo ez duten biktimei ordaindu izana

Biktimei ordaindutako diru kantitatea zenbatekoa den zehaztu ez duen arren, Euskalerria Irratiak jaso duenez, 2007tik 2023ra bitartean egindako ordainketak dira, Francisco Pérez Iruñeko artzapezpiku izan den garaia, alegia.


2023-11-07 | ARGIA
Osakidetzak 581.616 euro ordainduko dizkio aurten Elizari

2018tik 3,490 milioi euro jaso ditu Eliza katolikoak osasungintza publikoaren aurrekontutik, baina aurretik diru gehiago jasotakoa da: 1987an egin zuten lehen ituna Osakidetzak eta Donostia, Gasteiz eta Bilboko elizbarrutiek. Aurten sinatu duten hitzarmena lau urterako da.


Armentia ikastolak elizak etxegabetu nahi dituen familiei “gertutasuna” adierazi eta mobilizazioekin bat egin du

Armentia ikastolan egiten dituzte ikasketak hiru familien haur adingabeak. Gasteizko Alde Zaharrean bizi dira, Eliza katolikoaren Berakah elkarteak kudeatzen dituen etxebizitzetan, eta judizialki etxegabetzeko prozedura abiatu du elkarteak. Ostiralerako etxegabetzeen aurkako... [+]


Eliza, pobretuak etxegabetzen Gasteizen

Eliza katolikoari loturiko Berakah elkarteak bide judizialetik etxegabetu nahi ditu atari bereko hiru etxebizitzatan bizi diren hiru familia Gasteizko Alde Zaharrean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Horietako bat da Fatimarena, senarra eta lau seme-alaba adingabe... [+]


Elizako erakundeak eta arduradunak ikertu nahi ditu Espainiako Fiskaltzak, pederastia kasuengatik

Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]


2023-09-04 | Goierriko Hitza
"Elizaren inpunitatearen" aurka borrokatzera deitu du Itaiak

Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.


“Kakux” apaiz laguntzaile izendatzearen aurka mobilizatuko dira Beasainen

Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.


Adin txikikoei sexu gehiegikeriak egin zizkien Juan Kruz Mendizabal "Kakux" Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu dute

Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]