Euskal Herria > Gipuzkoa > Elgoibar

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Elgoibar
Sakonean
Hirigintzaren eragin linguistikoa aztertu beharko da Udal Lege berriaren ondorioz

Euskaren alorrean aldaketak dakartza ostiralean indarrean jarriko duten EAEko Udal Legeak. Hizkuntzari dagokionez, eskumenak aitortzen dizkie udalei, ebazpenak, aktak eta erabakiak administrazioari euskaraz bidaltzeko eskubidea, besteak beste. Udal Legea ostegunean argitaratuko dute aldizkari ofizialean.


2016-03-27 | Kepa Matxain
"Ez diot inolako beldurrik kantu bat egitera itsu-itsuan abiatzeari"

“Hemen nago”. Besoa altxata dauka Iban Urizarrek. Martxoko asteazken busti bat da Elgoibarko autobus geltokian, ilundu du, eta haren aterkipean egin dugu tabernarainoko bidea. “Bi kaña, mesedez”. Egun astuna eduki du, ez da aise ohituko promozio lanek eskatzen duten esfortzura. Bizitza osoa musika zirkuitu minoritarioetan igaro duenarentzat nekagarriak dira egun hemen proiektu pertsonal bati ekiteko dauden joko arauak, derrigortzen zaituztenak etengabe zeure burua... [+]


2016-03-22 | Hiruka .eus
Algortako hainbat gaztek 24 orduz "euskaraz bizitzeko" hautua egin zuten martxoaren 16an

Hilaren 16aren 24 orduak euskaraz bizitzeko gonbita egin zien udalerriko gazte guztiei Algortako Ernai gazte antolakundeak, "Goazen 24 orduz burujabe izatera" goiburuagaz.


2016-03-21 | Barren .eus
Bost milioi laguni interesatu zaie Jairo Berbel elgoibartarraren liburua, ba al dakizu zergatik?

Argitaratu aurretik ere oihartzun zabala izaten ari da Jairo Berbel elgoibartarrak idatzi duen liburuak, Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes (Beti, begi berdeko neska pekatsuaren leienda).


Hiriak euskararendako gakoa direla esan dute alkateek Huhezi fakultatean

Euskal Herriko bost hiriburutako alkateak bildu zituen ostegunean MUko Huhezi fakultateak Eskoriatzan. Iruñea, Maule, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako alkateak bat etorri dira esaten, ezagutzak aurrera egin badu ere, erabilerak ezetz.


2016-03-02 | Dani Blanco
Argazki erreportajea: Arnaldo Otegiri harrera Elgoibarren

Ezker abertzaleko kide Arnaldo Otegiri, sei urte eta lau hilabete kartzelan egin ostean Elgoibarren harrera egin diote.


Amoranteren bostekoa

Ostegun honetan Garoa Kultur Laben bost kantaz osaturiko grabazioa aurkeztuko du Iban Urizarrek. Lan berezi honen xehetasunak aletu ditugu.


2016-02-02 | Goiena
Osakidetzan arreta euskaraz jasotzeko eskaerak batuko dituzte O˝atin

Osakidetzak gaixoari bidaltzen dion osasunari buruzko informazioa gaztelaniaz jasotzen da gaur egun. Informazio hori euskaraz ere izan dadin kanpaina bat abiaraziko da Oñatin otsailaren 17an.

 


2016-01-08 | Ahotsa.info
Informazioa euskaraz bidaltzeko orduan Nafarroako Gobernuak "uzkur" jokatzen duela salatu dute

Administrazioa Euskaraz taldeak "jarrera aldatzeko" eskatu dio Exekutiboari, izan ere, euren aburuz, Arartekoari emandako erantzunean UPNren Gobernuaren ildoa jarraitzeko prest dagoela "garbi" ikusten du.


Medikuntzako dekanotzaren adarjotzea, Euskararen Egunean

Heldu da beste behin abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Betiko lez, festa-giroan ekimen ugari antolatu dira nonahi, aurten lehenengoz gure fakultatean ere bai. Horrelako iniziatibek euskararen problematika azaleratzen eta jendea kontzientziatzen lagundu dezakete, hots, normalizazioan lagun dezakete. Edonola ere, argi dago ekimen horiek guztiek ezer gutxirako balio dutela lan horri urtearen gainerako egunetan jarraipena ematen ez bazaio, eta, tamalez, gure fakultatea azken horren... [+]