Euskal Herria > Gipuzkoa > Elgeta

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Elgeta
"Erresistentzian aritu ginen ahizpak gara, isilpeko ahotsak"

Eskuetan kolore ugaritako banderak eusten zituzten emakumeak ikusi genituen igandean Elgetan, gerra garaia bizi izan zuten begirada sakoneko aurpegi zimurtu ederrak. Baita gerra zuzenean bizi izan gabe, osteko frankismoaren urterik gogorrenak bizi izan zituztenak. Urduri zeuden asko, hainbeste jenderen aurrean agertzeagatik kezkatuta. Ohitura falta. Antolatzaileek kontatzen dute omenduengana gerturatu zirenean nola batek baino gehiagok zioen, "Ni? Baina ez dut ezer egin eta!!". Beste... [+]


2016-04-07 | Goiena
40 emakumeri aitortza, Elgetan, apirilaren 24ko Erresistentzia Egunean

Herria omenaldirako prestatzen ari da. Datorren astean zabalduko dute 55 argazkiz osatutako Azken batailoia erakusketa. Antolatzaileek gertu dute egitaraua: bisita gidatuen eskaintza zabaldu egin dute, Intxortako borrokaldien errekreaziorako 125 boluntario elkartu dituzte, eta prest dute emakume omenduen zerrenda.


2015-10-19 | ARGIA
Euskarazko akten aldeko epaiei helegiteak ezarri dizkie Espainiako Estatuak

Euskara hutsean aktak bidaltzen dituzten sei udalek aldeko epaiak jaso zituzten irailean. Espainiak EAEn duen Gobernu ordezkari Carlos Urquijok helegiteak jarri dizkie udal horiei guztiei.


Udaletako aktak euskara hutsean: 5-1 doaz irabazten partida

Amezketa, Gaintza, Bergara, Arama eta Elgetako udalek jaso dituzte epaiak. Lehenengo, Amezketako eta Gaintzako udalen albistea iritsi zen. Bi udalok aktak euskara hutsean bidaltzea zilegi zela erabaki zuen Donostiako Epaitegiak. Horrela, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariaren helegiteen aurkako epaiak eman ditu epaitegiak.

Epaiak dioenaren arabera, EAEko Euskararen Legeak horretarako eskubidea ematen die Gaintzako eta Amezketako udalei. Hortaz gain, abokatu eta prokuradoreen... [+]


2015-09-18 | ARGIA
Aktak euskaraz: oraingoan Arama, Elgeta eta Bergarako udalen aldeko epaia

Aldi honetan Arama, Elgeta eta Bergarako udalen jarduna babestu dute epaitegiek, euskara hutsezko aktak erabat legezko direla esanez. Beste ipurdiko bat Carlos Urquijori.


2015-07-27 | Goiena
Abuztuan ere Intxortako ibilbide tematikoa egiteko aukera egongo da, aurrez eskatuta

Aurreikusita daude ohiko bisitak hileko lehen eta azken domekan. Abuztuaren 2an eta 30ean izango dira. Bisita beste egun batean egin nahi izanez gero, eskatu egin behar da.


2015-02-19 | Igor Agirre
Intxortako Erresistenteen Eguna antolatu dute apirilaren 19an

Bizirik dirauten gudariak, milizianoak eta errepresaliatuen senitartekoak omentzeko izango da Intxortako Erresistenteen Eguna. Asteazkenean aurkeztu zuten eta otsailaren 19an izango da Elgetan. Hirugarren aldiz egingo da Intxortako frentearen errekreazioa.


2014-12-17 | ARGIA
Udal aktak euskaraz egitea legezkoa da Jaurlaritzak gogoratu duenez

Udaletako aktak euskaraz egitea legezkoa da. Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak Herri Aginteen arteko Koordinazioarako Batzordean (HAKOBA).


2014-06-26 | ARGIA
Elgetan herri galdeketa buruturik, udazkenean sistema berria

Elgetan  burutu berri dute herri galdeketa udaleko indar politikoek adostutako hondakinen sistema inguruan. Herrikok bizilagunen %53,5k hartu du parte eta hauen artean 431k eman diote garaipena baiezkoari aurka azaldu diren61en gainetik.


Elgetako udalak herri galdeketa egingo du hondakin bilketa sistema berria berresteko

Elgetako udalak herri galdeketa antolatu du alderdi politiko guztien artean adostutako hondakin bilketa sistemba berria berresteko. Goienak azaldu duenez, ezaugarriok izango ditu Elgetako sistemak: “Kontsultaren emaitzek horrela adieraziz gero, hondakin bilketa sistema berria martxan litzake gehienez bi hilabete jota. Eta jarraipena egingo diote. Helburua da bilketa selektiboa %70-80ra heltzea eta jarraipena egingo da. Bederatzi hilabetera helburuen betetze mailaren balorazio orokorra... [+]