ELB

Laborarien Xokoa ari da prestatzen Baionako bestetarako

Aurten ere, kalitatezko janaria eskainiko da Baionako bestetan, Laborarien Xokoaren bidez. ELBko laborariak azkarki mobilizatuko dira tokiko laborantzaren aberastasunak ezagutarazteko giro hoberenean.

Laborarien xokoa prestatzen ari da Baionako bestetarako

Aurten ere, kalitatezko janaria eskainiko da Baionako bestetan, Laborarien Xokoaren bidez. ELBko laborariak azkarki mobilizatuko dira tokiko laborantxaren aberastasunak ezagutarazteko giro hoberenean.

Nekazariek eta gizarte eragileek hordago txikira

Duela bi hamarkada elikadura burujabetzaren aldeko apustua egin zuen Via Campesinak,  munduko mugimendu sozial handienak. Euskal Herrian EHNE-Bizkaia eta ELB nekazari sindikatuek Etxalde mugimendua sortu dute. Multinazionalek, enpresa handiek eta gobernuek karta markatuekin dihardutela eta jokoz kanpo uzten dituela ikusita gero eta eragile gehiago ari da diskurtso eta praktika berri horien alde jotzen. Euskal Herriko ordezkaritza bat Brasilen izan da berriki, bide horretan emandako zenbait pauso ezagutzen.

ELB eta EHNEk zubi lana egin dute Frantzia eta Espainiako baserritarren artean

Apirilaren 22 eta 23an ELB barne duen Confederation Paysanne sindikatuak biltzarra burutu du Garazialdeko Izpuran. Taldearen barne eztabaida eta kargu berritzeez gain, une berezia izan zen Parisko gobernuan nekazaritza ministro den Stephane Le Follek sindikatuko buruzagiekin eta biltzarreko baserritarrekin eduki zuen eztabaida.

Xilabako sagardoak ‘Eztigar’ dauka izena eta Donaixti-Ibarren etxea

Zuberoa, Nafarroa eta Lapurdiko sagargilez osatutako Eztigar kooperatiba bere egoitza zabaltzen ari da Donaixti-Oztibarren, sagardoaren kultura Iparraldean ere indartzen ari den seinale.

Arņo Hegiaphal hil da, Zuberoako militante abertzale historikoa

Laborari astekariak ezagutarazi du hil berri dela Sohütan Arño Hegiaphal militante abertzale zuberotar historikoa.

Uholdeen kalteak konpontzeko 10 milioiko laguntza bideratu nahi du Kontseilu Nagusiak

Uholdeek eragindako kalteek Ipar Euskal Herrian 10 milioiko kostua izango dutela iragarri du Georges Labazée Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidenteak. Ostiralean bozkatuko da diru laguntza hori eman ala ez erabakitzeko.

Arņo Cachenaut: "Egun guziz arraberritu behar da gogoeta, kontestuak aldatzen baitira"

Arño Cachenaut erretiratzen ari da sindikalismotik eta elkarteetako lanetik. ELBren fundatzaileetarik bat, ardien arloko militante suharra, bera izan baita Ossau-Iraty sor-markaren sortzaileetakoa, hainbat borroka eginak ditu bere bizian. Euskal Herriko Laborantza Ganbara uzteko egun gutxi falta dituela, parte hartu duen zenbait borrokatako kontakizunak eskaini dizkigu.

ELB indartsu Paueko Laborantza Ganberako bozetan

FDSEA sindikatuak irabazi ditu departamentuko Laborantza Ganberako bozak baina Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) Lapurdin eta Nafarroa Beherean duen indarra agerian geratu da.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys