ELA

ELA: "133 enpleguren azpikontratazioak Euskaltel desegiteko prozesua sendotzen du"

ZTE konpainia txinatar erraldoiaren parte izatera pasako diren Euskalteleko 133 langileen subkontratazioak, "lan eskubideen galera" ekarriko duela salatu du ELA sindikatuak.

Osakidetzak immigranteei zerbitzuak “murrizteko” neurriak hartu ditu, ELAren arabera

ELAk salatu du osasun zerbitzu unibertsalak murrizteko neurriak hartu dituela Osakidetzak eta eskatu du erabakia atzera botatzeko.

Bizkaibuseko greba bertan behera, Aldundiak eta sindikatuek aurre-akordioa sinatuta

Gutxien espero zen unean eta moduan eman zaio konponbidea Bizkaibuseko gatazkari. Arratsaldeko seietan, handik ordubetera bilera egiteko deialdia jaso dute sindikatuek Bizkaiko Foru Aldunditik (BFA); oraingoan, greba bertan behera uzteko baldintzarik gabe. Iluntzeko bederatziak eta laurdenean, aurre-akordioa sinatuta zuten bi aldeek.

293 lanpostu galduko dira Candy Hoover eta General Cableren itxierarekin

Candy Hoover Bergarako etxe tresna elektrikoen eta General Cable Gasteizko energia kable hornitzaileen egoitzak itxiko dituzte. Hurrenez hurren 150 eta 143 lanpostu galduko dira.

Aldundia ez da Bizkaibuseko langileekin elkartuko, greba bertan behera utzi ez dutelako

Astearte arratsaldean ziren biltzekoak Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaibuseko sindikatuak, baina ez da bilerarik izan Aldundiak hizketan hasi aurretik "neurri batean" greba bertan behera uzteko eskatzen duelako.  

Protesta artean ekin diote Kutxa banku fundazio bihurtzeko batzarrari

Kutxabank “publiko eta soziala” aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte hainbat eragilek ostiral honetarako.

Bizkaibusen lanposturik ez galtzeko, lanuzte mugagabeak has ditzakete akordiorik lortu ezean

Lanuztea dute ostiralean Bizkaibuseko langileek, sindikatuek eta Bizkaiko Aldundiak ostegunean egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean.

Pobrezia “normalizatu” ez dadin mobilizatzera deitu du Gunek

Ostiralean Bilbon eta azaroaren 7an Gasteizen egingo dira elkarretaratzeak, pobreziaren eta prekarietatearen aurka.

Bilbon hildako langilearen kasua azpikontratazioarekin lotu dute sindikatuek

Astelehenean Bilboko Arangoiti auzoan eraikitzen ari diren etxebizitzetan lan istripua izan da eta 49 urteko langile barakaldarra hil da dumper motako ibilgailu batek azpian harrapatuta. Heriotza salatzeko, asteartean elkarretaratzea deitu dute 11:00etan Deustuko San Pedro plazan ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek. CCOOk ordu bete beranduago egingo du protesta.

"Kaleratzeak" eta "kaosa" Nafarroako Ospitale Guneko larrialdi zerbitzuan

Nafarroako Ospitale Guneko larrialdi zerbitzu berria urriaren 8an hasiko da martxan. Egun horretatik aurrera, Iruñeko bi ospitaletako zerbitzua eraikin bakarrean emango da. Sindikatuek kaleratzeak iragarri dituzte eta batze prozesua egiteko moduaz ere kexa agertu dute langileek.

Etxebizitza parke publikoa sortzea proposatu du ELAk eta desobedientziaren premia azpimarratu du

ELAk Hego Euskal Herriko etxebizitza egoerari buruz argitaratu duen txostenean, egoera “kezkagarria” dela salatu du. Alokairu sozialen alde agertu da eta proposamen orokor modura, etxebizitza parke publikoa sortzea bultzatu du.

Osakidetzak 3.000 lanpostu desagerrarazi dituela salatu dute besteak beste sindikatuek

Ostegunean Osakidetzaren zerbitzuen egoerak "okerrera egin duela" salatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon, 18:00etan Bihotz Sakratutik abiatuta. ELA, LAB, Satse, EMS, CCOO, UGE eta ESK sindikatuek adierazi dute datozen hilabeteetan mobilizazio gehiago deituko dituztela.

Kutxabank: pribatizazioaren kontra bozkatzen dutenei isuna

Ekainaren 30ean BBKn egin behar den batzarrerako  deialdiak ohartarazten du fundazio bihurtzeko prozesuaren kontra bozkatzen dutenek 500.000 euro arteko isuna jaso dezaketela. Hala salatu dute ELAk eta LABek.

Kutxabank berehala pribatizatzeko arriskuan dela salatu dute

Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataformak giza katea egin du asteazkenean Bilbon, Sabin Etxearen aurrean. Euren esanetan bankua kudeatzen dutenek “azeleragailua sakatu” dute pribatizaziori ekiteko. Ekainaren 21ean manifestazioa antolatu dute.

Hondakinen kudeaketa onak 7.000 enplegu sor ditzake, dio ELAk

Sindikatuak txosten batean azaldu duenez, “106.000 lanpostu berde berri sortu daitezke Hego Euskal Herrian sektore estrategikoetan iraunkortasunaren aldeko apustua egiten bada".

Monarkiaren kontra eta herriek erabakitzearen alde manifestazioa Iruñean

Nafarroako ezkerreko alderdi eta sindikatuen gehiengoak monarkiaren kontra eta herrien erabakitze eskubidearen alde manifestazioa deitu du Iruñean, larunbatean 18:00etan. Europako bozetan Espainiako alderdi-bitasunaren “porrota”rekin lotu dute Juan Carlos I.aren abdikazioa.

Osakidetzara ere “minijob-ak” iritsi direla salatu dute sindikatuek

Sindikatuek salatu dute “minijob” gisa ezagutzen diren soldata baxuko eta ordu gutxiko lanaldiak Osakidetzara ere iritsi direla. Lanaldiaren igoerak, eta oro har murrizketek, aldi baterako kontratazioak gutxitu dituztela adierazi dute, urteko lana ordezkapen horietan oinarritzen duten milaka lagunei zuzenean eraginez.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazten amaituko dute larunbatean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazteko prozesua larunbatean amaituko da Bilboko Lan Ekintzaren egoitzan. Eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzera bidean, herritarren partaidetza oinarri izan duen prozesu baten emaitza izango da.

Kutxabanken pribatizazioaren aurkako martxa deitu dute ELAk eta LABek

Ekainaren 21ean Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestazioa deitu du gehiengo sindikalak. Bilbon izango da hitzordua.

Mercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?

Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak?

Bestelako eredu soziala aldarrikatuko dute ELAk eta LABek Maiatzaren Lehenean

ELA eta LAB sindikatuek hainbat mobilizazio antolatu dituzte Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez eta horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Ingelesak euskarak baino gehiago

Nafarroako Arartekoak lan publikorako oposaketetan ingelesa euskara baino gehiago baloratu ez dezan eskatu dio gobernuari. Bi herritarrek egindako salaketaren ostean dator eskakizuna, Arartekoak arrazoia eman baitie eskaerei.

9 hilabeteren ostean bukatu da Gipuzkoako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko greba

Ostiralean sinatu zuten akordioa langileen ordezkariek eta zerbitzu publikoaren esleipena daukan Tüv Rheinland multinazionalak.

Greban jarraituko dute Urnieta eta Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileek

Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) zentroak greban daude 2013ko ekainetik, eta protestarekin aurrera jarraituko dute, apirilaren lehenera arte gutxienez.

Mondragoneko enpresak salbatzeko laguntzek langile guztiak kontuan har ditzaten eskatu dio ELAk Jaurlaritzari

Fagor Etxetresnak, Edesa eta azken hilabeteetan krisi larrian den Grumal sartu ditu Jaurlaritzak bideragarritasun planean. Horien salbamendura bideratutako diru publikoak enpresako bazkide ez diren langileak ez dituela aintzakotzat hartzen salatu du ELAk. 335 behargin dira egoera honetan daudenak.

EAEko eskola garraioko greba bertan behera, akordioa lortu ostean

Eskola garraioko sindikatuek akordioa lortu dute enpresa kontzesionarioekin. Espainiako lan erreforma aplikatzearen kontra, lan baldintzak “blindatzen” dituela adierazi dute sindikatuek, ”langileen baldintza mesedegarrienak” babestuta.

EAEko eskola garraioko eta patioko begiraleak greban

Greba abiatuko dute EAEko eskoletako garraioko eta patio begiraleek astelehenarekin, hitzarmen kolektiboaren defentsan. Konponbiderik topatu ezean, hilaren 27an greba mugagabeari ekingo diote.

Eragileen erreakzioak atxiloketez

Atxiloketek erreakzio soka luzea ekarri dute. Ondoren dituzue alderdi politiko zein eragile sozialek egindako adierazpenen bilduma.

Gamesaren Altsasuko lantegiak 150 behargin kaleratzeko lan erregulazioa baliogabetuta

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du 2010eko otsailean Sakanako Gamesaren planta itxi eta 150 langile kaleratzeko aurkeztutako lan erregulazioa.

Espainiako lan erreforma ez aplikatzeko zirrikitua 100.000 langilerentzat

Bizkaiko arte grafiko arloko langileek orain arteko lan hitzarmenari eutsi ahalko diote, iraungi den arren, Bilboko Gizarte epaitegiak hala erabakita. Epaiak aurrekaria sortu du. Orain, 100.000 langilek eskatu dezakete haien hitzarmenak ez baliogabetzea.
Multimedia

2009-05-15  |  ELA

Adolfo Muñoz

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia da iazko azaroaz geroztik. Krisiaz, elkarrizketa sozialaz eta greba orokorraz beraz aritu gara.

2007-10-28  |  ELA

Jose Elorrieta: "Euskal instituzioak lobbyen menpe daude"

31 urte daramatza Jose Elorrietak ELAn eta aurki hogei beteko ditu idazkari nagusi bezala. "Estatutua hila dago" esan zuela hamar urte igaro diren honetan, Estatutuaz, "nazionalismo instituzionalaz" eta Ibarretxeren kontsultaz hitz egin du elkarrizketa honetan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys