Nazioartea > Amerika > Ekuador

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Joan den ekainaren 17an, Ekuadorreko Imbaburako gobernadore izendatu zuten. Eskualdean influentzia handiena duten zazpi emakumeen artean ageri da. Herrialdean inoiz izan den gobernadore indigenarik lehena. Paolina Vercoutere Quinche, kitxua.

ELN eta Kolonbiako Gobernua prest dira gizartea hirugarren solaskidetzat duen negoziazio mahaia ezartzeko

Hiru hilabeteko atzerapenarekin bada ere, hasi dira ELN Nazio Askapenerako Armada eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake elkarrizketak. Oztopo handiak gainditu behar izan ditu prozesuak, eta duela hilabete haustear zegoela zirudien arren, aurrera egitea lortu du.


2016-10-12 | Uberka Bravo
Shuarrak edo desagertzeko atarian dauden herriak

“Jibaro” bezala ezagunak, famatuak izan ziren etsaiei burua moztu ez ezik haien dimentsioa txikitzen zutelako. Historikoki naturarekin harreman estua izan dute, familiak modu isolatuan bizi izan dira eta baratzarekin batera ehiza izan dute ogibide eta bizimodua.


2016-05-15 | Jabi Zabala
"Paralisiak jota daude Latinoamerikako ezkerreko gobernuak"

Latinoamerikako herri mugimenduak ikertu eta bizi izan ditu barrutik Raul Zibechi uruguaitarrak (Montevideo, 1952). Hainbat herrialdetan azken urteotan agintean izan diren ezkerreko gobernuen zikloa amaitu dela argi du. Lorpenak gorabehera, gobernu horien ezintasunak agerian utzi ditu berriki gurean, Komite Internazionalistek antolatutako hitzaldian.


2016-03-21 | Barren .eus
Bost milioi laguni interesatu zaie Jairo Berbel elgoibartarraren liburua, ba al dakizu zergatik?

Argitaratu aurretik ere oihartzun zabala izaten ari da Jairo Berbel elgoibartarrak idatzi duen liburuak, Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes (Beti, begi berdeko neska pekatsuaren leienda).


Euskara jendeak Andeetan, Kurdistanen eta Serbian

Ez dago nahi gabe idazten duenik, nahiz eta harrabotsik gabe heldu zaigun irakurleoi Jon Sarasuaren Bost truke (Pamiela, 2015). Hizkuntza kooperazioa helburu, hara eta hona egindako bidaiak eta, are, han-hemen ezagututako hizkuntza-jendeak gogoeta iturri zaizkio. Munduaz pentsatzeko modu hoberik ez.


2014-04-29 | Iker Blas
Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda

Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten dute era gordinean.


2014-02-07 | Koldo Azkune
Tatiana Casta˝eda bidegurutzean

Tatiana Castañeda bidegurutze batean dago. Babes Ofizialeko pisu batean bizi da, alokaturik, bere lau seme-alabekin eta bilobarekin batera. Langabezian dago. 350 euro jasotzen ditu hilean, eta pisua ordaintzeko 600 bideratu behar ditu (480 euro alokairuagatik, 120 euro komunitate-gastuengatik). Hilabete asko dira aritmetika aldrebes honen barruan bizi dena. Alokairuaren munta kalkulatzeko garaian, lanean zebileneko errenta aitorpenak hartu dizkiote kontuan. Hartara, Nafarroako... [+]


2014-01-24 | ARGIA
Naturaren Eskubideen aldeko Munduko Auzitegi Etikoa abiatu da

Urtarrilaren 17an egin zuen lehen bilkura Ekuadorren Auzitegi Etiko sortu berriak eta izadiaren kontra egindako bederatzi kasu salatu zituzten. Horien artean, Texaco enpresak Ekuadorren 103 milioi litro petrolio gordin isuri zituenekoa azaldu zuten, baita Australian dagoen munduko arreziferik handiena arriskuan dagoela kontatu ere.


2014-01-12 | Koldo Azkune
"Ekuadorreko oihaneko herrien amaiera oso gertu egon liteke"

Ekuadorren hiru hamarkadaz bizi eta gero, Amazoniako herrietan aditua da Miguel Angel Cabodevilla kaputxino nafarra. Hogei liburu baino gehiago idatzi ditu Ekuadorreko indigenez, baina azken lana, Una tragedia ocultada, polemika iturri bihurtu da.


2013-11-10 | Iure Eizagirre
"Hirian herri indigena aldarrikatzen ari gara"

“Kaypi mi kanchi komunitateko kide naiz, Quiton (Ekuador) osatzen ari den kitxua komunitatekoa. Gure hizkuntza suspertzea dugu helburu baina baita hiriburuan komunitatea aldarrikatzea ere, gure jatorrizko lurra Ekuador guztia dela uste dugulako”. Veronica Yuquilema ikasleak bere buruaz egindako aurkezpena da. Garabide eta HUHEZIren Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak graduondokoan parte hartzen ari da.