Lakaxita gaztetxearen jauzi kualitatiboa: ekonomia sozial eraldatzaileko gunea abian

Hamar urte beteko ditu laster Irungo Lakaxita gaztetxeak eta, ospakizun hutsetik harago, “jauzi kualitatibo” bat emateko probestuko dutela iragarri dute. Ekonomia sozial eraldatzaileko gunea sortzekotan dira.

"Inportanta da gazteari aukera bat emaitea bere enpresa sortzeko"

Gazteen aurrezkirako lekuko taldearen (GALT) arrakasta ikusirik, Euskaldun Gazteriak bigarren bati ekin dio, Nafarroa Beherean enpresa sortu edo itxitakoa berrabiarazi nahi duten gazteak finantzatzeko. Andde Etxeberri da elkartearen animatzailea.

Bestelako mundua lortzeko bidea egingo du Bizi!-k 5.000 kilometroko bizikleta martxan

Bizi! kolektiboak jakinarazi du jendeen borondatezko diru-laguntzekin 61.000 euro biltzea lortu duela eta dagoenekoz bere militanteak lanean ari direla datorren ekainetik irailera Europan barrena 5.000 kilometro burutuko dituen Alternatiba Itzulia prestatzen.

Xilabako sagardoak ‘Eztigar’ dauka izena eta Donaixti-Ibarren etxea

Zuberoa, Nafarroa eta Lapurdiko sagargilez osatutako Eztigar kooperatiba bere egoitza zabaltzen ari da Donaixti-Oztibarren, sagardoaren kultura Iparraldean ere indartzen ari den seinale.

Zergatik egungo moneta sistemak ez digun balio

Arrasateko moneta sozialen nazioarteko mintegian Susana Martin Belmonte ekonomistak egungo moneta sistemaren ahuleziak nabarmendu ditu.

Moneta sozialez nazioarteko mintegia Arrasaten

Tokiko ekonomia eta kontsumo ereduak eraldatzeko moneta sozialek sortzen dituzten aukerez hitz egingo dute ostegunean Garaia Berrikuntza Gunean.

Ekonomia bertokiratzetik zonbiak hiltzerainoko planak dituzte Amikuzen otsailean

Amikuzeko Zabalik elkartearen otsail ostegunetako zita klasiko bihurtzeko bidean da. Aurten zer antolatu duten iragarri dute eta, gaien ugaritasuna eta gaurkotasuna ikusirik, emango dute zeresan franko.

Ekonomia sozial eraldatzaileko jarduera bati nola ekin

Emaús Gizarte Fundazioak eta EHNE Bizkaiak "Ideia bati bizia emanez" eskuliburua kaleratu berri dute. Ekonomia solidarioko, ekonomia feministako eta elikadura burujabetzako esperientzia zehatzak ditu oinarri eta lagungarri izango zaie batez ere agroelikadura sektorean proiektu ekonomiko bat martxan jarri nahi dutenei.

Azkue enpresa langileei saltzeko baimena eman du epaileak

30 langile ohik eta hainbat inbertitzaile industrialek Lan Elkartea osatu dute eta 2 milioi euro ordainduko dute Azpeitiko Azcue y Cía altzari lantegi zaharreko ondasun eta makinariarengatik.

Proletarioek ez baina prekarioek aldatuko dute mundua?

Guy Standing ekonomialari britainiarrak precariat (prekariotza) klase sozial berezi bezala deskribatzeaz gain, argudiatu du neoliberalismoak sortu duen ordena berrian prekarioek hartu dutela aldaketa aurrerazaleak bultzatzeko lantegia, ezkerreko literatura klasikoak proletarioei ematen zien protagonismoa.

"Ipar Euskal Herrian energia trantsizioa behar da, eta estatuak ez du eginen"

Legearen aurrean enpresa forma du I-Enerrek, baina egiazki, energia trantsizioa sustatzeko herri mugimendua izatea da haien asmoa. Urriaren 5ean aurkeztu zuten beren burua jende aurrean, Bizi! mugimenduak Ziburun antolatutako Alternatiba Zokoa ekimenaren barruan. Patxi Bergara eta Mathieu Iriart, sortzaileetako birekin mintzatu gara elkarteak Angelun daukan egoitzan.     

Ekonomia kolaboratiboaren abaraska

Konpartitzea oinarri duen kontsumo ereduak boom egin duen honetan, Jeremiah Owyang analistak ekonomia horretan dabiltzan enpresen “abaraska” eguneratu du. Gela berean ikus ditzakegu nola konpainia biliodunak, hala onura soziala bilatzen duten ekimenak. Eztabaida zabalik dago.

Lanpostuek %36 egin dute gora ekonomia sozial eraldatzailean

REAS sareak 70 erakunde aztertu ditu. 1.938 egun osoko lanpostu eta 100 milioi euroko diru-sarrerak dituzte orotara.

Benetako parte-hartzea enpresan: Bultza beharreko sektore berritzaileak

Aste honetako ARGIArekin jasoko duzu azaroko Larrun. Juanje Anduaga (Ner group), Beñat Irasuegi (Olatukoop), Saioa Arando (MU-MIK) eta Igor Ortegaren (MU-Lanki) ahotik xehetuko duzu ekonomian moda bihurtzear den diskurtsoaren azala, eta Euskal Herriko esperientzien mamia.

Euskoa, moneta elektroniko bilakatzeko bidean

Euskal Moneta elkarteak ezohiko biltzarra egingo du ostegunean Baionan, Euskoak moneta elektroniko gisa ere funtziona dezan 2015etik aurrera.Transferentziak, kentzeak eta txartel bidezko ordainketak egiteko aukera emango du horrek, Enbata.infok azaldu duenez.

Gordillok Marinaledako alkatetza utziko du 35 urtez “utopiak” eraiki eta gero

35 urtez izan da Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Andaluzia) Alkatea CUT-BAI alderdiaren eskutik. 2008az geroztik Andaluziako parlamentuko diputatua ere bada. Orain, alkatetza kargua utziko du Espainiako Konstituzio Auzitegiaren aginduz.

Berrerabilpena bultzatzeko Truke.eu webgunea sortu dute

Truke.eu webgunean erabiltzaileak harremanetan jarri ahalko dira jada erabiliko ez dituzten arropa, etxetresna eta bestelako gaiak trukatzeko.

OlatuKoop, sarea sendotzen

Maiatzean aurkeztu zuten OlatuKoop, ekonomia sozial eta eraldatzailearen aldeko enpresen, kooperatiben eta sindikatuen sarea. Urriaren 29an egin dute lehen Saretze Eguna Donostian.

Bizitza erdigunera ekartzeko proposamena

Amaia Pérez Orozco ekonomialariak Subversión feminista de la economía liburuaren bigarren labekada aurkeztu berri du Basaurin. Ondo bizitzeak helburu izan behar duela aldarrikatzen du feminista burgostarrak, eta denon artean adostu beharko dugula zer den ongizate hori. Haren ustez, sistema kapitalista eta heteropatriarkalak ez du horretarako aukerarik ematen, kapitala bizitzari gainjartzen baitzaio.

Kontsumo adimentsua ardatz Ziburuko Alternatiba Zokoan

Krisi sozial eta ekologikoari aurre egiteko helburuarekin, Bizi! mugimenduak Alternatiba Zokoa antolatu du Ziburuko portuan urriaren 5ean. Bertara hurbiltzen direnek kontsumo adimentsua egiteko ekimenak ezagutzeko aukera izango dute.

EEPk laguntzak emango ditu Euskoa erabiltzen duten saltokien kartelak euskarara itzultzeko

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskal Moneta elkarteak hitzarmena sinatu dute Euskoa erabiltzen duten saltegiak euskalduntzen laguntzeko xedearekin. Urte bukaerara arte 152 saltokiren kartelak euskarara itzuliko dira ekimen honi esker.

Alternatiba zabaldu da Baionatik Frantziako Estatu osora

Bizi! mugimenduak 2013ko urriaren 6an Baionan arrakastaz antolatutako Alternatiba (“Alternatiben herrixka”) dagoenekoz Hexagono osora hedatu da. “B” hizki eta guzti, inkluso batzuetan euskal kutsuko tipografia atxikiz, “Alternatiba” izeneko eta  Baionan burutu zenaren izaera berdintsuko hainbat ekitaldi dago programatuta Frantziako Estatuan barrena ondoko hilabeteetarako.

Liderra

Erreparo moduko bat dago gizataldearen zati zabal baten artean lider hitza onartzeko. Kutsatuta dago. Uste dut jende horrentzat termino horrek oihartzun negatiboa duela aldez aurretik. Azken hamarkadatan, bizipen sozio-politikoengatik segur aski, liderra agintari zapaltzailearekin lotu dute;...

Fagor Etxetresnak erosteko 705 lanpostu mantentzea eskaini du Catak

Talde katalanak 42,5 milioi euro ordainduko lituzke kooperatibako lantegiengatik, Cevitalek baino 14 milioi gehiago. Asteartean egin zituzten publiko eskaintzak Donostiako Merkataritza Auzitegian.

Behiak ukuiluetan, ez esnea eta simaurra ekoizteko fabriketan

1.000 behi gehi 800 bigantxa gehiago aterpetuko dituen granja-fabrika erraldoia geldiarazi nahi dute Frantziako Estatuko nekazariek. Tamaina horretako bat bada, Nafarroako Caparroson. Eta Indian 40.000 behirentzakoa eraiki nahi dute multinazionalek. Nekazariek erakusten digute zer ezkutatzen duen esne merkeak.

"Azken deia": krisi ekologiko-soziala gainditzeko indarrak batu nahi dituen manifestua

Espainiako Estatuko 250 irakasle, intelektual, zientzialari eta ekintzaile politikok sinatu dute Azken deia manifestua. Beharrezko ikusten dute "injustizia sozialak eragiten dituen krisi ekologikoa" gainditzeko konponbide alternatiboak aurkitzea.

Urtebete ezer kontsumitu gabe

Kontsumo gizarteari ihes egiten ahal zaiola frogatu du Greta Taubert 30 urteko kazetari alemaniarrak. Urtebete egon da ezer erosi gabe eta Apokalypse jetzt! (Apokalipsia orain!) liburuan bildu du esperientzia.

"Kooperatibagintzak demokrazia ekonomikoa proposatzen du"

Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak gonbidatuta, Kooperatibagintzaren II. Topaketetan izan da Ignacio Ramonet (Pontevedra,  Galizia, 1943) pentsalari altermundialista eta Le Monde Diplomatique-ko zuzendaria. Geopolitika eta geoekonomiaren mapa marraztu ondoren, finantza globalizazioaren aurrean kooperatibek duten paper garrantzitsua azpimarratu du. Azken horretaz esandakoak ekarri ditugu gurera oso-osorik.

Kapitala XXI. mendean: Hautsak harrotu dituen liburua

Thomas Pikettyren azken liburuaren argitalpena aparteko fenomenoa izan da. Seiehun orriak pasatzen dituen liburu mardul hau azken hilabeteetako best-sellerra izan da, batez ere jatorriko frantseseko bertsioa ingelesera itzuli denetik. Desberdintasun globalaren gaineko ikuspegia ematen digu: datu estatistiko zabaletan oinarrituta, Kapitalismoak historian zehar geroz eta desberdintasun handiagoak sortzeko izan duen joera bistaratzen du.

Fralib: langileek kooperatiba bihurtu nagusiak itxitakoa

Unilever multinazionalak Frantziako lantoki bat itxi zuen Marseilla ondoan. 1.336 egun iraun duen borrokaren ostean, langileek lortu dute salbatzea kooperatiba sortzeko asmo bihurturik. XXI. mendeko krisitzarraren beste aurpegia ikusi da Proventzako Gémenosen: langileek ugazaba behartu dute konponbide batera.
Multimedia

2015-01-28  |  Ekonomia alternatiboak

Ekonomia feminista eta sozialaren proposamenak

Duindduz!-ek antolaturiko hitzaldian Andoni Egiaren eta Uzuri Aboitizen interbentzioak. Uzuri Aboitiz antropologian doktoregaia da eta Andoni Egia Hiriikk At kooperatiba eta Buruntzaldeako garapen agentziaren izenean mintzo zen. 2014 abenduaren 18an, Lekeition.

2015-01-07  |  Ekonomia alternatiboak

Olatukoop

Proiektuak aurrera ateratzeko eta kooperatiba munduan sartu nahi dutenak laguntzeko sortu da Olatukoop sarea. Kooperatiba txikien elkarlana eta ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatu nahi ditu.

2014-06-11  |  Ekonomia alternatiboak

Software, hardware eta eduki libreak (Beńat Irasuegi eta Gorka Julio)

Beñat Irasuegi eta Gorka Julio Talaios kooperatibako lankideei Tabakalerak egindako elkarrizketa. (2014-05-30)

2014-02-19  |  Ekonomia alternatiboak

Coop 57 proiektuaz

Coop 57 zerbitzu finantzarioen kooperatiba solidarioa da. Bere xedea ekonomia sozialean eta kooperatiboan ari diren proiektuak finantzatzea da, ekonomia soziala, etikoa eta solidarioa bultzatuz. 1995ean sortu zen Katalunian eta, egun, lurraldeko sekzioak daude Madrilen, Aragoin, Andaluzian eta...

2014-02-10  |  Ekonomia alternatiboak

Ahoan bilorik gabe: Rene Harxulet

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute LKS kooperatibako teknika arduradun Rene Harluxet.

2013-09-25  |  Ekonomia alternatiboak

Euskoa, eskuz esku

Hona Kanaldudeko lagunen oharra: "Euskal moneta baliatzen ote duzu? Errexa ote da? Zer ekartzen du euskoarekin ordaintzeak ? Holako galdereri erantzutera entseatuko dira Kanaldudeko bi laguntzaile hilabete guziz proposatuko daukuten erreportai bati esker. Aldi huntako gomitak : Sarako...

2013-03-25  |  Ekonomia alternatiboak

Zer ekonomia, zer hazkunde, zer gizaki?

Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoaren hitzaldia Zumaian 2013ko otsailaren 22an, Gune elkarteak antolatuta. Grabaketa: Baleike Informazio gehioago: “Ez dago suntsipen handiko arma eraginkorragorik kontsumismoa baino”

2013-02-25  |  Ekonomia alternatiboak

Kapitalismoak badu alternatibarik

Joxemi Zumalabe hil zela hogei urte bete ziren 2013ko urtarrilaren 12an. Haren omenez hainbat ekitaldi izan ziren aste horretan, tartean mahai-inguru hau. Moderatzailea: Andoni Olariaga Hizlariak: Mertxe Larrañaga (EHU), Iñaki Antiguedad (EHU), Hiria Kolektiboko ordezkaria...

2013-02-08  |  Ekonomia alternatiboak

Eusko moneta alternatiboa

Euskal Moneta elkarteko kideak dira Xebax Christy (Aiherra, 1979) eta Mendi Esteban (Ezpeleta, 1988). Informatika eta Artearen historia ikasi dituzte hurrenez hurren. Ekonomian ere trebatu dira tokiko moneta antolatzeko. 60 lagun inguru ari dira lanean euskal moneta zirkulazioan jartzeko: Eusko...

2013-01-14  |  Ekonomia alternatiboak

Bauen hotela, nagusirik ez duen ostatu asanblearioa

Buenos Aires erdian dagoen bost izarreko luxuzko hotela da Bauen. 2001eko abenduan, nagusiak bertan behera utzi zuen negozioa, eta kalean utzi zituen langileak. 2003ko martxoan, 30 langile inguru eraikina zaharberritu eta lanean hasi ziren, Argentinako Enpresa Berreskuratuen Federazioaren...

2012-09-20  |  Ekonomia alternatiboak

Eusko: euskal moneta bidean

Moneta berri bat agertuko liteke laster gure moltxetan. Tokiko moneta izanen da, Eusko izenekoa. Zonbait hilabete huntan elkarte bat proiektua sortzen ari da. Ipar Euskal Herriko monetak tokiko garapen ekonomikoa, ekologia eta euskara sustatzea ukanen du helburu. Ipar Euskal Herriko...

2011-03-30  |  Ekonomia alternatiboak

Zerain, paisaian oinarritutako bizimodua

250 biztanle ditu Aizkorriren itzalpeko Zerain dotoreak. Noizbait bertaratuko zintuen hain ugariak dituen ekintza kulturalen batek, edo harro agertzen duen ondareak, edo ongi hornitutako azpiegitura eta zerbitzuek. Aurrekoengandik jasotako ondarea ustiatuz bertako ekonomia sortu du Zeraingo...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys