Suteen ondorioz Nafarroan hartutako neurriak kritikatu dituzte ekologistek

Ekologistak Martxan, Sustrai Erakuntza eta Lurra taldeek ohar bateratua kaleratu dute eta nabarmendu dute Nafarroako Gobernuaren neurriak berandu datozela eta ez direla nahikoak.


2022-04-26 | ARGIA
Txernobyl gogoan, "desentxufatu energia nuklearra" dei egin du Ekologistak Martxanek

Ukrainan 1986ko apirilaren 26an izandako istripu nuklearra gogora ekarri du Ekologistak Martxan taldeak eta energia nuklearrera "desentxufatzeko" dei egin du. Horretarako, %100 energia berriztagarria merkaturatzen duten enpresetara pasatzea gomendatu du.


2021-11-21 | Iñaki Barcena
Negazionismotik ‘negozionismo’-ra

Negazionismoa enpirikoki egiazta daitekeen errealitate bat onartzeari uko egitea da. Ingurumenaren kasuan, energiaren mugak, petrolioaren gailurra (peak-oil) edo klima-aldaketa antropogenikoa ukatzea. Korronte ideologiko indartsu bat dago zeinean korporazio ekonomikoak eta lider... [+]


2021-11-05 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Bergaran erraustegi proiektuaren aurka

Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu... [+]


2021-10-06 | ARGIA
Ekologistak Martxan taldeak eta auzo elkarteek argindarraren prezioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon

Urriaren 7an egingo dute argindarraren prezioa salatzeko manifestazioa, Bilboko Iberdrola dorretik abiatuta. Ekologistak Martxan erakunde ekologistak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak deitu dute, baina eragile ugari batu dira deialdira. Energia eskubidea dela, eta ez... [+]


Klimaren aldeko justizia eskatzeko mobilizazioak egingo dituzte ostiralean Donostian, Bilbon eta Iruñean

Irailaren 24an mobilizazioak egingo dituzte Espainiako Estatuko 16 hiritan "klimaren aldeko epaiketaren alde", erakunde ekologistek eta sozialek aurkeztutako gobernuaren aurkako auziaren baitan.


Oriako Itxian legez kanpoko hondakin gehiago ari dira pilatzen

Eguzki Talde Ekologistak salatu du duela urtebete eman zuela arazoaren berri, baina zabor pilaketa larritu baino ez dela egin. Orian, Villabonan eta Agaraitzen 1.160 kilogramo hondakin batu dituzte azken bi hilabeteetan, Ekologistak Martxan taldearen arabera.


30.000 arrain eta karramarro hil dira Arabako hamasei ibaitan egondako isurketengatik

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 2012 eta 2018 urteen artean emandako datuak aztertu ditu Zadorra Bizirik plataformak. 2019tik hona, ez da kasu gehiago ikertu, baina ekologistek abuztuaren 5ean Zadorran egondako isurketa bat salatu dute.


8.000 hegazti baino gehiago hil dira Nafarroako parke eolikoetan

1998an lehen parkea eraiki zenetik, 8.435 hegazti eta saguzar hil dira haize erroten ondorioz. Batzuk galzorian dauden espezieak dira. Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak legedia aldatu eta erantzukizuna hartzeko eskatu dio gobernuari.