2024-03-31 | Itxaro Borda

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak kritikatzen, bioxidoen erabilpena aldarrikatzen... open bar nahi dute eta bost axola zaie ingurumena eta jendeen osasuna kaltetzea. Bistan dena, Frantziako FNSEAko “nekazariez” ari naiz, besteak mugimendu horren... [+]

2024-02-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Traktoreak hirian

Arto zelaietan aise eta trebeki mugitzen den traktorea hiriko pasealekuetan agertzeak irudi-txoke bat ekartzen du, lekuz kanpo dagoen gailuak bere dotorezia eta indarra galtzen du hirian, orpo altuko zapatek mendialdean paseoan ikustean galtzen duten bezalaxe. Traktorearen... [+]


Adinekoentzako Nafarroako lehen etxebizitza kolaboratiboa eraikiko dute Iruñeko Txantrean

25 etxebizitza eraikiko dituzte, eta baratzea eta zerbitzu komunak izango dituzte. Eraikina Etxekide kooperatibak eraikiko du, Nafarroako Gobernuaren babesa du, eta Iruñeko Udalak lursail bat utziko du proiektua eraikitzeko. 2026rako amaitzea aurreikusi dute eta... [+]


ELBko laborariek Baionako portua blokeatu dute

Aste osoan Frantziako Estatuko laborariak egiten ari diren mobilizazioen testuinguruan egin dute ekintza, merkatu librearen baldintzek Ipar Euskal Herriko laborariei duin bizitzeko ezartzen dizkieten zailtasunak salatzeko. 6:00etatik ari dira blokeatzen Baionako portua.


MICE - Udazkeneko Uzta 2023
MULTIMEDIA - erreportajea

2023ko azkeneko Baserriko Uzta Arbonako Agerrea baserrian egin zen azaroaren 18an. Ehun lagun inguru batu ziren bertan eta EHKOlektiboaren proiektua ezagutu eta MICEren zuzeneko kontzertuarekin belarriak gozatzeko aukera izan zuten.

Bertaratutakoek goizean etxaldearen... [+]


Lurrak sal ditzaten, Solaria enpresaren “etengabeko presioa” salatu dute UAGAko nekazariek

Solariak makrozentral fotovoltaikoak eraiki nahi ditu Arabako 1.100 hektareatan, eta horretarako lur sailak erosi behar ditu. Enpresak diruaren truke egindako “jazarpena” salatu dute lurren jabeek, Edurne Begiristain kazetariak Berria-n jakinarazi duenez.


Peio Rubio. Iraultza pertsonal-kolektiboa
"Nire bidaiarik onena baserria izan da"

75 urte beteta, bere paradisuan dagoela sentitzen du Txillarre baserriko Peio Rubiok, azken hiru hamarraldietako lanaren fruituak jasotzen. Pasioz mintzo da bizi izandakoaz. Irail amaierako asteazken goiz batez hartu gaitu etxean, eguzkiak eta zeru urdinak distira ateratzen... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


2023-10-08
Urrezko zilbor-heste itogarria

Nafarroako erdialdera eta hegoaldera ura eramateko eraiki zen Itoizko urtegia: batez ere ureztatzeko ura, baina baita edateko ura eta ur industriala ere. Eta hori Nafarroako Ubidearen bidez egin behar zen, zeinak 198 kilometroko eraikuntza erraldoi batekin, urtegia eta Erribera... [+]