Kultura > Musika > Kontzertuak > EHZ

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-04-28 | Topatu.eus

Ekainaren 30etik uztailaren 2a iraganen da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala, Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan. Kumbia Queers, La Cafetera Roja, Zea Mays, Huntza, Oum eta P.i.L.T. taldeek joko dute, besteak beste.

EHZ kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

EHZ
Sakonean
2016-07-18
Busti webTB (EHZ 2016)
MULTIMEDIA - busti

Busti emankizunak eta Topatuk elkarlanean Euskal Herria Zuzenean jaialdian egin duten jarraipen 'berezia'.


2016-07-10 | Andrea Zubozki
Zerbait ikaragarria

EHZ festibaleko larunbatarekin, goizeko ordubatean programatua zen Willis Drummond. Eszena handian. Eszena horrek (nire iduriko) ez du barkatzen; soinu eta argi potentzial alimalekoak ditu, ondorioz musika taldearen eskaintzak garbia eta zuzena izan behar du. Willis Drummondeko kideek eszena hori argiki jan digute, beldur izpirik gabe!

Kontzertua aitzin deia, jendea eszena aitzinean metatzen hasia zen. Bat-batean bi argi piztu dira eta sample baten bidez (uste dut) halako nota bat instalatu... [+]


2016-07-10 | Pierre Balacey
Sorginen zelaian bada alternatibarik

Etxegabetzeak bermatu dituen bankua edo krisian herritarren kontura aberastutako multinazionalaren beharrik ba al dago musika talde gogokoenak gozatzeko? Euskal Herria Zuzenean festibala antolatzen dituzten ehunka lagun eta laguntzailek argi dute ezetz. Iragan den asteburuan –21. urtez jarraian– erakutsi dute hiru egunez milaka lagun batzen dituen jaialdia antolatzerik dagoela; publizitatea eta negozioaren partez burujabetza eta auzolana lehenetsiz.


2016-07-04 | ARGIA
EHZ jaialdia 2016 iruditan

Milaka lagun bildu dira Lekorneko zelaietan Euskal Herria Zuzenean festibalaren 21. edizioaz gozatzeko. Makro-jaialdi komertzialen eredutik aldenduta, parte-hartzea eta auzolana oinarri, bestelako baloreak praktikara eramateko espazioa da egun.


EHZ, hiru egunez "jendarte ideala" sortzeko prest

EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ostiral honetan du abiapuntua. Lekorneko Garro eremuan (Lapurdi) azpiegitura guztiak prest daude uztailaren 1, 2 eta 3rako antolatuta dauden kontzertu, tailer, ikuskizun eta eztabaidei hasiera emateko.


2016-06-29
EHZ: 3 egun baino askoz gehiago
MULTIMEDIA - erreportajea

EHZ festibalaren 20 urteen kariaz, Donostiako piratek eginiko bideoa. Arrosatik Heletara, Idauzetik Lekornera, lekukotasun eta irudien bidez festibalaren baloreak erakusten ditu lanak.


2016-05-19
EHZ: Erein, Hazi, Zohitu
MULTIMEDIA - erreportajea

Festibalaren 20. urteurrenaren harira, festibalaren sortzaileekin izandako solasaldia Sohatian grabatua, Arrosako zolan. Dominique Amestoy, Lof, Txetx eta Menane Oxandabaratzek erantzun dituzte Pantxika Maitiaren galderak.


Crystal Fighters eta Willis Drummonden itzulera, EHZren aurtengo musika eskaintzan

Uztailaren 1etik 3ra Lekorneko Garro eremuan ospatuko den Euskal Herria Zuzenean festibalak aurtengo egitarauaren berri eman du.


2016-02-17 | Zebrabidea
"Sorginak mitifikatu dira, haiek bezala guk ere zapalkuntza bizi dugu, denok gara sorginak"

Uztailaren 1etik 3ra bitartean, Lekorneko Garroa gazteluan izango da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala.


2015-07-20
EHZ 2015 iruditan
MULTIMEDIA - erreportajea

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 2015eko edizioaren laburpena.