Ekonomia > Sindikalgintza > EHNE

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-03-31 | Erran .eus

Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean apirilaren 1erako Elizondon (17:00etan plazan) eginen den manifestazio deialdia egin dute Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek. Gai honekin lotuta, EHNEko ordezkariek Soriako makro ikuiluaren kontrako sinadurak aurkeztu dituzte Nafarroako Gobernuan.

EHNE kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

EHNE
Sakonean
Imanol Ibero hautatu dute Nafarroako EHNEko lehendakari

Iberorekin batera Haritz Migueliz abeltzaina izendatu dute idazkari nagusi gisa. Zuzendaritza guztiz berritu du EHNEk. Larunbatean Berriozarko Mendialde ikastetxe publikoan eginiko VI. biltzarrean, presidenteaz gain, zuzendaritzako postu guztiak aldatu zituen sindikatuak.


"Gure nekazaritza, zure elikadura?": Nafarroako EHNEk kongresua egingo du urriaren 1ean

Berriozarren izango da Nafarroako EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuaren seigarren kongresua, “nekazaritza gizartera gerturatzea” helburu duena. Zuzendaritzako kide berriak aukeratuko dituzte eta “aldaketa garrantzitsuak” iragarri dituzte, batez ere “gazteek hemendik aurrera jorratuko duten paperean”.


2016-03-13 | Gorka Berasategi
Europako merkatu librean gatibu

Ezagunak zaizkigu irudiak. Esne orbanak zoruan zabaltzen, zisterna kamioietako iturriak irekita dauzkate esne ekoizleek, litro bakoitzeko jasotzen duten prezioa baxuegia dela salatzeko. Keinua esanguratsua da. Hain justu, iturria neurrigabe ireki izana leporatzen baitiote abeltzainek Europar Batasunari. Halako protestak izan ziren iaz, Europak produkzioaren gaineko kuota sistema ezabatu zuenean.Kuoten indargabetzetik urte bat betetzear dela, esnearen prezioak apalegia izaten jarraitzen du eta... [+]


2016-01-25
"Gizonen eta emakumeen eskubide administratiboak parekatu nahi ditugu baserrian"
MULTIMEDIA - Sorginak

Emakume Baserritarren Elkarteko kide Begoña Aristi Tolosako Aldaba Txiki auzoko baserritarra, Sorginak bideo-sortaren 10. saioan.


2015-10-19
Emakume Baserritarrak, bestelako etorkizuna ereiten
MULTIMEDIA - erreportajea

Bide Berriak dokumentalean emakume baserritarrei eskainitako atala.


2015-09-25 | Info 7 irratia
Emakume Baserritarren Azoka Gardena egingo du EHNEk larunbatean Donostian

Euskal Herri osoko 20 salmenta postu egongo dira eta elikagaiak prestatzeko tailerrak ere bai. EHNEko kide Maider Aramendik azaldu du ekintzaren asmoa eta Eusko Jaurlaritzak urriaren 15ean aurkeztuko duen Emakume Baserritarren Estatutuaren auzia.


2015-06-14 | Antxoka Agirre
Nekazariek eta gizarte eragileek hordago txikira

Duela bi hamarkada elikadura burujabetzaren aldeko apustua egin zuen Via Campesinak,  munduko mugimendu sozial handienak. Euskal Herrian EHNE-Bizkaia eta ELB nekazari sindikatuek Etxalde mugimendua sortu dute. Multinazionalek, enpresa handiek eta gobernuek karta markatuekin dihardutela eta jokoz kanpo uzten dituela ikusita gero eta eragile gehiago ari da diskurtso eta praktika berri horien alde jotzen. Euskal Herriko ordezkaritza bat Brasilen izan da berriki, bide horretan emandako zenbait... [+]


2015-01-26 | ARGIA
Kilo bat sagar 12 xentimotan... Nork ostu ditu fruituak?

EHNE sindikatuaren Ardatza hilabetekarian Nafarroako fruitu ekoizleek salatu dute 2014a izan dela alor horrentzako aspaldiko urterik gaiztoena. Ezin dute ulertu zergatik ordaintzen zaien ekoiztea kostatzen zaiena baino merkeago.


Bilbon hildako langilearen kasua azpikontratazioarekin lotu dute sindikatuek

Astelehenean Bilboko Arangoiti auzoan eraikitzen ari diren etxebizitzetan lan istripua izan da eta 49 urteko langile barakaldarra hil da dumper motako ibilgailu batek azpian harrapatuta. Heriotza salatzeko, asteartean elkarretaratzea deitu dute 11:00etan Deustuko San Pedro plazan ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek. CCOOk ordu bete beranduago egingo du protesta.


2014-07-23 | ARGIA
Gipuzkoako EHNE utzi dute hainbat nekazarik, bestelako eredu baten alde egiteko

"Gogorra da esatea, baina, niretzat, EHNEk gaur egun baserriari kalte handiagoa egiten dio mesede baino. XXI. mendeko baserriak XXI. mendeko sindikatua behar du", adierazi du zuzendaritza taldeko kide ohi Enrike Gisasolak, EHNE Gipuzkoa utzi eta egitura berria sortuko duten nekazarietako batek.