Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.
Ehunka lagun elkartu dira Euskal Herrian Euskaraz-ek Iruñean egindako mobilizazioan. Zonifikazioaren legea alde batera utzi, eta Nafarroa osoan euskara ofizial izatea aldarrikatu dute.
Euskal Herrian Euskarazek hiru aldarri izango ditu abenduaren 6an, Durangoko Azoka garaian, Landako gunetik abiatuko den manifestazioan: hizkuntza eskubideak defendatzea, euskararen aurkako erasoei aurre egitea eta Euskal Herri euskaldunaren alde egitea.
Euskal Herrian Euskarazek aurrera egingo du baldin eta eraberritzen bada. Hala azpimarratu du mugimenduak egin berri duen barne-hausnarketan. Garai berrietara egokitutako EHE antolatu nahi dute orain. Independentzia beharra aldarrikatuko dute Euskal Herria euskalduntzeko tresna... [+]
Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduak garai berrietara egokitzeko ariketa egin duela adierazi du eta bere sorrera-printzipioak eguneratuta jaso dituen Ikusmira agiria aurkeztu du.
Euskal Herrian Euskarazek (EHE) salatu du 34 urte pasatu direla herrialdean zonifikazio linguistikoa ezarri zuen euskararen legea Nafarroako Parlamentuan onartu zenetik. Nafarren hizkuntz eskubideak urratzen dituen lege hori alda dadila eskatzeko ellkartu dira... [+]
Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.
Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.
Dozenaka lagun batu dira Bilbon Arkaitz Zarraga euskaltzaleari babesa adierazi asmoz. Honek epaiketa izan du ostegun goizean, 2018ko abuztuan hainbat udaltzainekin euskaraz mintzatzen saiatzeagatik. Mozal Legearekin zigortu zuten, 900 euroko isunarekin, "autoritateari... [+]