ARGIAkoak egiten garenean zer indartzen dugu?
Argiakoon ekarpenak kazetaritza independentea, herri mugimenduak, euskara, berdintasun erreala, Euskal Herria, ekonomia soziala, etab, indartzen ditu, besteak beste. Langileok denbora bakarrik ez, gure dena ematen dugu, Argiakoon ekarpen bakoitzari ahalik eta errentagarritasun handiena emateko.

- Ez banketxerik, ez alderdi politikorik, ez enpresa indartsurik... ARGIAkoak dira, bere diru ekarpenaren bidez, ARGIAren diru-iturri nagusia, eta langileak dira enpresaren jabeak.

- EHUko ikerlariek 2001-2013 urtealdian egindako ikerketak dioenez, ARGIA da kalitate handiena eskaintzen duen euskarazko hedabidea, Europako bataz bestekotik gora. Ikerketa osorik ikusteko, sakatu hemen.

- Albisteen kalitatea: Hedabideen eskaintza eta hartzaileen aukeraketa (Maria Gonzalez Gorosarri) ikerketak dioenez, ARGIA da albisteetan informazio iturriak gehien aipatzen dituena, ikuspegi ezberdin gehien ematen dituena, agentzia handien dependentzia gutxien duena... Ikerketa osorik ikusteko, hemen.

- Argiak ez du albiste agentziekin harremanik. ARGIAko erredaktoreek erabakitzen dituzte albisteak eta agenda propioa jarraitzen dute. ARGIAk mahai-gainean jarritako albisteak gainerako hedabideetako agendetan sartzea lortzen dugu, gero eta sarriago.

- Orain urte gutxi ildo editoriala birdefinitu genuenean, balioak jarri genituen oinarrian eta balio horietan kokatzen dugu gure lan guztia. Balio horiek dira, besteak beste, zerrenda honetako goiburuak (independentzia, kazetaritza, lurraldetasuna, feminismoa, justizia soziala, ekonomia soziala...).

- Balio berberak partekatzen ditugun beste hedabide txikiekin kazetaritza lanak partekatzen ditugu, esaterako, Kataluniako Directa eta Madrilgo Diagonalekin.

- Kasualitatea ote informazio eskubidearen kontrako Espainiako Gobernuaren Mozal Legeak estatuan zigortu duen lehen kazetaritza lana ARGIAkoa izatea? Mozal Legearen aurkako borrokan eragile nagusietako bat gara (orain arteko bidea ikusteko, hemen) http://www.argia.eus/mozal-legearen-mehatxua

ARGIAk kazetaritza independentea zer beste modutara indartzen duen buruan baduzu, idatzi eta atal hau guztion artean osatuko dugu.

- Ekarpen handiagoa jartzen dutenei esker posible da egoera larriagoan daudenengana ere ARGIA iristea (presoak, gazteak, langabetuak, langile prekarioak...).

- Konfiantza dugu bizitzan egoera ekonomikoa hobetzea lortu ahala, komunitateari itzultzen diogula komunitateak eman zigun aukera.

- ARGIAko bakoitzak dugun ahalmen ekonomikoaren baitan egiten dugun ahalegina baloratzen dugu, zenbateko ekonomikoa baino gehiago. Oso zenbaki ezberdinen atzean, ahalegin berbera egon daiteke.

- Dirutan bakarrik ez, ARGIAkoek ARGIA indartzen dute beste hamaika modutara. ARGIA indartzeko beste moduak ikusteko, sakatu hemen.

ARGIAk solidaritate printzipioa zer beste modutara indartzen duen buruan baduzu, idatzi eta atal hau guztion artean osatuko dugu.

- ARGIA bera ere herri ekimenetik sortu eta herritarrek eusten duten eragilea da. Gure gai eta balioak kalera ateratzeko ekintzak ere egiten ditugu: bideo emanaldiak, hitzaldiak, ARGIA Egunak...

- Unibertsitateko ikerketaren arabera (Albisteen kalitatea: Hedabideen eskaintza eta hartzaileen aukeraketa. Maria Gonzalez Gorosarri), ARGIA da herri mugimenduei erakunde publikoei baino ahots gehiago ematen dien euskarazko hedabide bakarra. Ikerketa osorik ikusteko, hemen.

- Herri mugimenduekin bilduta aurreikusten dugu urte horretan pil-pilean egongo diren gaietako asko zein izango diren.

- Edozein gairi buruz informazioa biltzerakoan, lehen mailako iturriak dira herri mugimenduak, jakintza handia biltzen baitute, baita aurrera begirako ikuspegia ere.

- Herri mugimenduek egiten dituzten ekintza garrantzitsuei ahalik jarraipen komunikatibo onena egiten saiatzen gara, kazetaritza egiteko modu berriak bilatuz (esaterako, zuzeneko jarraipenak egiteko livebloginga) eta batzuetan informazio iturri nagusietakoa izatea lortu dugu (Herri Harresiak, Abortu Eskubidearen Aldeko manifestazioa, Gipuzkoa Zutik...)

ARGIAk herri mugimenduak zer beste modutara indartzen duen buruan baduzu, idatzi eta atal hau guztion artean osatuko dugu.

- Euskara hutsean egiten dugu kazetaritza, lana eta sortzen dugun guztia.

- Euskarari ahalik zabalpen handiena emateko jartzen ditugu gure eduki guztiak interneten doan eta lizentzia librearekin. http://www.argia.eus/albistea/creative-commons-lizentzia-izango-du-argiak-datorren-astelehenetik

- Euskara teknologia berrietan puntan egon dadin izan ginen lehenetarikoak Interneten webgunea jartzen (1997an), Twitter euskaratzeko kanpaina abiatu genuen, Code&Syntaxek egindako ikerketaren arabera sare sozialetan edukiak gehien mugitzen dituen medioa gara. Ikerketa osorik ikusteko, hemen.

- Interneten dauden euskarazko bideoen bilduma handiena ari gara osatzen etengabe argia.eus-en. Modu errazean bilatu ditzakegu bertan jada 2.181 ikus-entzunezko lan baino gehiago: film laburrak (191tik gora), dokumentalak (265etik gora), erreportajeak (661etik gora), web telebistak (262tik gora), elkarrizketak (225etik gora), solasaldiak (363tik gora), ekitaldiak (101etik gora), bideo herrikoiak (90etik gora) eta Euskal Herriari buruz ingelesez egindako bideoak (23tik gora). (Multimedia kanalera joateko, sakatu hemen) http://www.argia.eus/multimedia/solasaldiak

- Euskara gaiei etengabeko jarraipena egiten diegu http://www.argia.eus/euskara

- Euskarari buruzko diskurtso propioa ere sortzen ari gara.

ARGIAk euskara zer beste modutara indartzen duen buruan baduzu, idatzi eta atal hau guztion artean osatuko dugu.

- Unibertsitateko ikerketak dioenez (Albisteen kalitatea: Hedabideen eskaintza eta hartzaileen aukeraketa. Maria Gonzalez Gorosarri), ARGIA astekaria da albisteetan parekidetasuna lortzen duen hedabide bakarra. Eta argia.eus da albisteetan gizon eta emakumeen arteko alderik txikiena duena. Ikerketa osorik ikusteko, sakatu hemen.

- Gaietan, pertsonaietan, argazkietan eta lan antolaketan ahalegintzen gara ohiko rol eta ikuspegi sexistak gainditzen.

- Parekidetasun irizpideak kontuan hartzen ditugu ahalik eremu gehienetan: Kolaboratzaileak lotzerakoan, elkarrizketatuak hautatzerakoan, azaleko argazkiak sortzerakoan...

- Langileon artean saiatzen gara lana bakoitzaren bizimodu baldintzetara egokitzen: etxetik lan egiteko aukera dugu, bakoitzak hautatutako lanaldia, norberak bere ordutegia erabakitzen du...

- Feminismo gaiei etengabeko jarraipena egiten diegu (kazetaritza lanak ikusteko, sakatu hemen) http://www.argia.eus/feminismoa

ARGIAk berdintasun erreala zer beste modutara indartzen duen buruan baduzu, idatzi eta atal hau guztion artean osatuko dugu.

- Guztion ongizatea, justizia soziala, ingurumena eta osasuna lehenesten ditugu, kapitalismoak hauek zapalduz dena diru etekinetan baloratzen duen bitartean. Gai hauei jarraipen etengabea egiten diegu eta enfokatzerakoan gure kokapena ARGIA da.

- Bizitzeko behar dugun guztiaren oinarrian dauden landareei buruzko informazioa sortu eta zabaltzeko, Bizi Baratzea proiektua dugu martxan 2015etik: besteak beste, astekarian 2 orriko saila dauka, bizibaratzea.eus webgunea, liburuak argitaratzen ditugu (Bizi Baratzea, Altza Porru)...

- ARGIA Egunean jai eredua lantzen dihardugu, balioak egun bat bizitzeko moduan praktikan jarriz.

ARGIAk bizitza baliotsua zer beste modutara indartzen duen buruan baduzu, idatzi eta atal hau guztion artean osatuko dugu.

- Zazpi lurraldeko Euskal Herria da gure eremua.

- Independentziaren aldekoak gara.

- Ahalegintzen gara bereizitako administrazioek sortzen dituzten trabak gainditzen (esaterako, Euskal Herriko ARGIAko denei bidalketa prezio bera kobratzen, nahiz eta gastuak berez ezberdinak izan).

- Gaiak lantzerakoan administrazio bakoitzeko datuak biltzen ahalegintzen gara.

- Beste batzuetan, gaiak herri bakarrean kokatzen ditugu, errealitate zehatz hori Euskal Herri osoarentzat adierazgarri izan daitekeela ulertzen baitugu.

- Euskal Herriaren berri munduan Espainia eta Frantziako berri agentzia handien bidez iristen da. Euskal Herriaren berri munduan Euskal Herritik zabaldu dadin, bi astez behin artikulu luzeak ingelesera itzuli eta zabaltzen ditugu argia.eus/english kanalaren bidez.

ARGIAk Euskal Herria zer beste modutara indartzen duen buruan baduzu, idatzi eta atal hau guztion artean osatuko dugu.

- ARGIA komunikazio proiektuaren eguneroko lana, ekonomia sozialeko SAL enpresa egituran dago antolatua.

- Langileok gara jabeak. Bazkidetza borondatezkoa da eta 25 langiletik 22 gara bazkideak. Erabaki nagusiak bazkideen batzarrean hartzen ditugu: zer proiektu martxan jarri, lan baldintzak, diru sarrera eta gastuei buruzko erabakiak...

- Ezberdinean berdin: guztiok kobratzen dugu soldata bera, eta ardurak orekatzen ahalegintzen gara. Langile bakoitzak dugu gure lanari buruzko erabakimen esparru handia eta lantaldeetan egiten dugu lan.

- ARGIA komunikazio proiektuari oinarrizko azpiegitura emateko, beste enpresa batzuk sortu dira bertatik, eta guztiok Ametzagaiña Taldea sortzen dugu (enpresa hauen laguntzarik gabe, gure ahalmena ez litzateke inondik oraingora inguratuko):

* Antza inprentak diseinatzen eta papereratzen ditu gure lan denak, beste hainbat herri komunikabiderenak bezalaxe. http://www.antza.eus/

* Adur software enpresak bermatzen digu azpiegitura informatikoa. http://www.adur.com/

* Iametza interaktiboak webgunea garatzen digu. http://www.iametza.eus/

ARGIAk ekonomia soziala zer beste modutara indartzen duen buruan baduzu, idatzi eta atal hau guztion artean osatuko dugu.