ARGIA INDARTZEKO BESTE MODUAK

- Parte hartu ARGIAkoak egiteko martxan jarriko ditugun! Atera argazki bat ARGIA eta zuk nahi duzun beste mezu bat (beste herri mugimendu edo ekintzaren baten kartela, edo eskuz idatzitakoa) ageri direla. Bidali argazkia eta ARGIAk egunerokoan zertan indartzen zaituen azaltzen duen mezu labur bat Twitterrez (#ARGIAjendea traola erabilita), Facebookez, edo ARGIAko email honetara: harpide@argia.eus. Jendea gara ARGIA jende gehiago lortzeko sustatzailerik onenak.

- Zure ingurukoei aurrez aurre azaldu ahal diezu zu zergatik zaren ARGIAkoa. Eta erakutsi ahal diezu ARGIAk egiten duena: etxean jasotzen dugun astekaria, Larrun eta Gakoak paperean eta mugikorretik sartuta argia.eus webgunea.

Mila esker gustuko dituzuen ARGIAko edukiak aipatzen dituzuelako zuen inguruko elkarrizketetan, lanerako erabiltzen dituzuelako, eta partekatzen dituzuelako sare sozialetan. ARGIAkoak gara ARGIAren sustapenik onena. Borondatezko lan hau gabe ezinezkoa izango litzateke ARGIAk egun lortzen duen hedapena lortzea.

- ARGIAko multimedia kanalean ditugun hainbat filmen emanaldia antolatu dezakezu zure herrian, doan.

- ARGIAren inguruko edo lantzen diren gaiei buruzko hitzaldia (edo beste gairen bat proposatu eta ea lortzen dugun horri buruzko hitzaldi bat osatzea) antolatu dezakezu zure herrian, doan.

* Hauetako edozein ekitaldi antolatzeko, jarri gurekin harremanetan: sustapena@argia.eus helbidera idatzita edo 943371545 zenbakira deituta.

* ARGIAko langileek lagunduko dizue sustapena egiten: Nahi baduzue, kartela bidaliko dizue PDFan zuek inprimatu ahal izateko eta ARGIAren euskarrietan emango dute ekitaldi horren berri.

* Hauetako edozein ekitaldiren bidez ARGIAko jende gehiago lortzeko eman daitezkeen mezu errazak proposatuko dizkizuete ARGIAko langileek eta euskarriak bidaliko dizkizuete, laguntza moduan (antolatzen duzuenon esku, noski, zer egin erabakitzea).

Bere jardueraren berri emateaz gain ARGIA indartzeko jartzen dute enpresa eta erakunde askok ARGIAn publizitatea.

Zuk ere zure jarduera iragartzeko publizitatea jarri nahi baduzu, idatzi publiz@argia.eus helbide elektronikora edo deitu: 943371545.