Maiz egindako galderak

Helbide baten edo ekarpen ekonomiko baten atzean pertsona ugari egon daitezkeela ulertzen dugu ARGIAn. Gure komunitatearen neurria eta nolakotasuna ezagutu nahi ditugu. Era berean, proiektuarekin bat egin eta berau babesten duten guztiei eman nahi diegu kide izateko aukera.

Partikularrak. ARGIA indartzen duena pertsona bat denean. Bide honetatik ordea, helbide edo ekarpenaren atzean dauden beste kide batzuei ere eman nahi diegu komunitateko kide izan eta abantailez gozatzeko aukera. Etxe berean bizi diren lagunen kasua izan daiteke.

Kolektiboak. ARGIA indartzea modu kolektiboan egiten denean. Herri eragileak, mugimenduak, taldeak, elkarteak, tabernak, etab. Aldizkariaren harpidetzarekin edo edukien difusioarekin jendartean eragiten duten kolektiboak. Izaera juridikoa edo ordezkari baten datuak beharrezkoak dira.

Erakundeak. Kasu honetan, ohiko harpidetza modua mantentzen da, ordainketa eta maiztasun berekin. Aldizkaria ASTERO (urtean 150€), HAMABOSTERO (urtean 80€) eta HILERO (urtean 43€) jasotzeko aukera. Ordainketa transferentzia bidez egin daiteke.

Partikular edo norbanakoek eta kolektibo zein eragileek, ahal dutena eta egoki ikusten dutena emanaz, ARGIAk maiztasun ezberdinekin ateratzen dituen kazetaritza lanak (aldizkaria, Larrun, Aktualitatearen Gakoak) jasotzeko aukera izango dute.

ARGIA Jendeak (orain arteko harpidedunak eta Piztu Ezazu Argiaren bidez ekarpena egiten duten lagunak) ARGIA babesteko ematen duten bataz besteko ekonomikoa zein den ageri da izen-emateko formularioan. Hortik gora edo behera, gura moduan, eman dezake ARGIAkoa egiten denak.

Ekarpen ekonomiko bakoitzak urte beteko iraupena izango du eta urtetik urtera, kopurua aldatzeko aukera egongo da. Kideon egoerak aldatu ahala, kidetzan ere aldaketak egiteko aukera dago.

Erakunde publikoen kasuan, aldizkariaren harpidetzak ohiko kopuru eta prezioan egingo dira.

Ez da ezer aldatzen, aldatu nahi ez bada behintzat. ARGIAkoa izatearen kontzeptuan barnebiltzen dira harpidetzak eta baita orain arteko Piztu Ezazu Argiaren bidezko ekarpenak.

Harpidetza berritzea egokitzen denean, ekarpen ekonomikoaren zenbatekoa eta ordainketaren maiztasuna aldatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzue orain arteko harpidedunek.

Ekarpenak urtekoak dira beraz, urtea igarotakoan aldatu ahalko da ekarpen ekonomikoaren zenbatekoa. Kobraketa egin aurretik egin beharko da aldaketa. Bestela, hilabeteko epea dago kobraketak atzera botatzeko.

Bestalde, ARGIAtik jasotzen diren produktuak aldatu nahi izanez gero, beti izango duzu hori egiteko aukera, gurekin harremanetan jarrita.

ARGIAk zer hobetzea nahi dugun edo aurrera begira heldu beharreko proiektu edo hobekuntzak proposatzeko, galdetegia bidaliko dugu urtero. Baina nahi duzunean egin ditzakezu proposamenak, helbide honetara idatzita (harpide@argia.eus) edo zenbaki honetara idatzita. 943371545

Argiakoek astero ikus dezakegu gure ekarpenari esker egiten dena (Komunitate orrian astekarian, eta ARGIAren Barrenak blogean, argia.eus-en). Horrez gain, urtean behin urtean zehar egin diren ekintza garrantzitsuenen berri eman eta diru kontuen zein datuen berri jasotzen dugu gutun bidez.

Ordainketak urtekoak dira, nahiz eta hiru maiztasunetan banatzeko aukera dagoen (urtean behin, sei hilabetean behin edo hilero). Kontrakorik adierazi ezean, ARGIA indartzeko ekarpena egin eta urtera, kuota bera igorriko dizuegu.

Kobraketa egin aurretik ekarpenaren kopurua eta ARGIAtik jaso nahi dena berrikusi eta aldatzeko aukera dago harpide@argia.eus helbidera idatzita edo 943 371 545 deituta.

Zalantzarik edo galderarik baduzu, ARGIAko Komunitate Sailarekin harremanetan jarri zaitezke. Gustura lagunduko dizugu!

Zirkuito ibilbidea 2. Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria

Telefonoa: 943 37 15 45

Emaila: komunitatea@argia.eus edo harpide@argia.eus