ETA HARPIDEDUNA BANAIZ?

Harpidetzei dagokienez, ez da ezer aldatzen, kontzeptua bakarrik. ARGIAkoa izatearen kontzeptuan barnebiltzen dira harpidetzak eta orain arteko Piztu Ezazu Argiaren bidezko ekarpenak ere.

Ekarpen ekonomikoa aldatzea eskatzen ez den bitartean, orain arteko harreman bera mantenduko da. Harpidedunak izan eta orain arteko kuota ordaintzen jarraitzeko prest bazaude, ez dago inongo aldaketarik egin beharrik. Urteko ohiko igoera aplikatuko zaio hurrengo urteko zure harpidetzari eta horrela egingo dizugu kobraketa.

ARGIAren alde ematen duzun ekarpenaren zenbatekoa, maiztasuna eta kide izateagatik jasotzen duzuna aldatu nahi badituzu ordea, gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzu. Gainerako ARGIAkoek bezala, ekarpen ekonomikoa urtero egokitzeko aukera izango duzu.

 

Ekarpena aldatzeko.

Ekarpenak urtekoak dira eta urtea igarotakoan aldatu ahalko da ekarpen ekonomikoaren zenbatekoa. Kobraketa egin aurretik egin beharko da aldaketa.

Igorpenen kasuan, hilabeteko epea dago kobraketak atzera botatzeko. Transferentzia eta kreditu txartel bidezko ordainketei dagokienez, hilabete bateko epean urteko ekarpena egiten ez bada, eten egingo da kidetasuna.

Bestalde, ARGIAtik jasotzen diren produktuak aldatu nahi izanez gero, beti izango duzu hori egiteko aukera, gurekin harremanetan jarrita, komunitatea@argia.eus helbidera idatzita edo 943 371 545era deituta.