Zuzen Ekintza Taldea aurkeztu zuten, desobedientzia zibila praktikatuko zuen ekintzaile taldea. Udako Euskal Unibertsitatean izan zen lehen agerraldi publikoa. Presoekin Elkartasun Taldea zen aurrekaria, eta sei hilabete lehenago, 2000ko Gabonetan Presoekin Elkartasun taldeak Villepinten egindako presoen aldeko ekintzaren ostean abiatutako hausnarketa prozesuaren emaitza zen. Ekintza zuzena eta desobedientzia zibilaren bidetik, euskal presoen, autodeterminazio eskubidearen zein euskararen aldeko ekimenak egitea zuten helburu, eta buzo zuriaren ordez buzo berdea eta txapela beltza erabili zituzten jantzi gisa.
Iturria: Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea + Jon O. Urain, NBEk euskal galdeketa ikuskatu zuenekoa (Berria, 2021eko irailak 1).