argia.eus
INPRIMATU
Zugarramurdiko 40 pertsona epaitu zituzten sorginkeria egotzita Logroñoko inkisizioaren auzitegian, gehienak emakumezkoak

Zugarramurdiko 40 pertsona epaitu zituzten sorginkeria egotzita Logroñoko inkisizioaren auzitegian, gehienak emakumezkoak. Preso zeuden bitartean torturak jasan zituzten, eta horietatik sei erre egin zituzten, baita preso zeuden bitartean hildako beste bosten irudiak ere, sorginak izatea ez onartzeagatik gehienak, eta bat onartu arren sorginkeriaren sustatzaile izatea egotzita. Beste hemezortzi absolbitu egin zituzten, eta gainerakoei bestelako zigorrak ezarri zizkieten, hala nola, haien ondasunen lapurreta, kartzela edota erbestea.