argia.eus
INPRIMATU
Urpekari nuklear batek istripua izan zuen Bizkaiko Golkoan

Urpekari nuklear batek istripua izan zuen Bizkaiko Golkoan. K8 urpekari sobietarra zen, eta bi erreaktore atomiko eta hainbat torpedo nuklear zeramatzan. Maniobra militarrak egin ostean, bi sute piztu ziren barruan, ezbehar katea eraginez. Tripulazioaren zati handiena atera zuten arren, lau egunera, apirilaren 12an 52 tripulanterekin eta karga nuklearrarekin ondoratu egin zen 4.680 metroko sakonerara.

Unai Aranzadi, Un submarino nuclear en el fondo del Golfo de Bizkaia (Naiz, 2019ko apirilak 6).