argia.eus
INPRIMATU
Txernobyleko zentral nuklearra martxan jarriko zuela egin zuen mehatxu Ukrainako Gobernuak

Ukrainako gobernuak Txernobyleko zentral nuklearreko hirugarren erreaktorea berriz ere martxan jartzea erabaki zuen, istripua gertatu eta 13 urtera. Itxieraren kostua eta langileen soldata atzeratuak ordaintzeko eskariari Europako Batasunak eta G7ak ezezkoa eman ostean soka tenkatzeko beren modua izan zen.