Txistualdi masiboa egin zioten Europar Batasunaren ereserkiari Donostiako danborradan. Donostiaren 2016ko Europako Kultura Hiriburutza hasten zela baliatuz, danborradaren hasieran Europar Batasunaren ereserkia jo zuten Plaza Berrian. Festara bertaratu ziren askok, ordea, txistuak jo zituzten, EBren proiektu politikoaren aurka, agintarien lotsakizunerko. Bideoa QR kodean.
Iturria: Lander Arbelaitz, Txistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko? (ARGIA, 2016ko urtarrilak 21)