argia.eus
INPRIMATU
Ttipi-Ttapa aldizkariak internetera salto egin zuen, Euskal Herriko komunikabideetan lehena

Ttipi-Ttapa aldizkariak internetera salto egin zuen, Euskal Herriko komunikabideetan lehena. Interneten lankidetzan oinarritutako filosofia azpimarratu zuen hedabideak, pausoa iragartzerakoan, eta teknologia berriak euskararen eta komunitatearen zerbitzura jartzeko helburua zutela adierazi. Egun, erran.eus du atari digitala, Xorroxin Irratiarekin batera osatutako komunikabide-taldean, eta Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka, Sara, Senpere, Urdazubi eta Zugarramurdi eskualdeetan du hedapena. Horregatik kazetaritzaren Rikardo Arregi saria eman zioten 1997an, Komunikabideen Berrikuntza atalean.

Iturria: Ttipi-ttapa aldizkaria bere informazio osoa Interneten jartzen hasi zen, lehenak Euskal Herrian (Hodeia ez da existitzen)