argia.eus
INPRIMATU
Tina Modotti hil zen Mexikon, argazkilari eta iraultzailea

Tina Modotti argazkilari italiarra hil zen Mexikon. Herrialde hartako Alderdi Komunistako kidea zen. 1930ean herrialdetik kanporatu zuten, eta Sobiet Batasunera joan zen. 1936ko Gerran Brigada Internazionaletan parte hartu zuen Espainiako Estatuan, eta 1939an Mexikora itzuli eta Giussepe Garibaldi Aliantza Antifaxistan sartu zen.

 Tina Modoti
 Tina Modoti