argia.eus
INPRIMATU
Teruelgo Gudua hasi zen, 36ko Gerrako handienetakoa

Teruelgo Gudua hasi zen, 36ko Gerrako handienetakoa. Frankisten aurrerakadak Errepublika behartu zuen kontraerasoa jotzera, eta Teruel berreskuratzera bideratu zituen indarrak.

Errepublikanoak posizioak irabazten hasi ziren arren, Francok errefortzuak bidali zituen.

Errepublikaren armada izugarri higatu zen hiru hilabetez luzatu zen bataila hartan, eta gerraren balantza frankisten alde jarri zuen.

David Alegre Lorenz. La Batalla de Teruel, guerra total en España (La esfera de los libros)