argia.eus
INPRIMATU
Terrakotazko Armada aurkitu zuten Txinan, tamaina errealeko 7.000 zaldi eta gerlariren eskulturak

Terrakotazko Armada aurkitu zuten Txinan, tamaina errealeko 7.000 zaldi eta gerlariren eskulturak. Xi'an hiritik gertu, hainbat nekazarik, lurpetik ura ateratzeko zulo bat egiten hasi zirenean, terrakotazko buru bat eta bronzezko sagu bat aurkitu zituzten. Txinako lehen enperadore izendatu zuten Qin Shi Huang-en hilobia babesteko eraikitako armada zen. Terrakotazko figura bakoitza ezberdina da eta altuera beren posizio militarraren arabera aldatzen da. Hasieran margotuta egon baziren ere, denbora igaro ahala pigmentuak galdu egin dira. K. a. 210 - K. a. 209 bitartean egin zituzten. Enperadorearen hileta-ganbera eta hilobia oraindik ez dira sekula ireki, eta mausoleoko lurrazpiko jauregiaren erdian daude.

Iturria: Qin Shi Huangen Mausoleoa - Wikipedia