argia.eus
INPRIMATU
Iberiar penintsularen okupazioa hasi zuten militar musulmanek

Tarik ibn Zijad militar musulmana Tarifan lehorreratu zen, Iberiar penintsularen okupazioa hasiz. Bitartean, Roderiko errege bisigodoa Iruñea hiria inguratzen ari zen, baskoiak mendean hartzeko saiakeran. Iruñea utzi eta penintsularen hegoaldera egin zuen musulmanak borrokatzera.

Guadaleteko guduan Tarik ibn Zijad-en gizonek garaipena lortu, eta Roderiko hil egin zuten.

Baskoiek, musulman etorri berriekin hainbat itun sinatu zituzten, eta Tuterako banukasitarrekin aliatuta Iruñeko Erresuma eratu zuten 824an.