argia.eus
INPRIMATU
Sowetoko altxamendua hasi zen Hegoafrikan

Sowetoko altxamendua hasi zen Hegoafrikan. 10.000 ikasle kalera atera ziren Afrikaans kolonoen hizkuntza herrialdeko eskola-hizkuntza izendatu zuen legearen aurka. Apartheidaren aurkako mugimenduen babesa ere izan zuten. Poliziak egun osoko istiluetan 200 gazte baino gehiago hil zituen tiroka Johannesburgon. Apartheidaren aurka mugarria izan zen.