argia.eus
INPRIMATU
Sobietar Batasunean Txernobylgo istripu nuklearra gertatu zen

Sobietar Batasunean Txernobylgo istripu nuklearra gertatu zen. Ukrainako Prípiat hiriko zentral nuklearrean proba bat egiten ari zirela, erreaktore baten nukleoa gehiegi berotzeak leherketa eragin zuen, hodei toxiko eta erradioaktibo izugarria eraginez. Istripua kudeatu ostean, agintari sobietarrak nuklearrei buruzko nazioarteko konferentzia batean gertatutakoaren berri ematekoak zirela, AEBek presio egin zieten kaltea zena baino txikiagoa izan zela adieraz zezaten.