argia.eus
INPRIMATU
Santa Kruz apaiz gerrillaria hil zen erbestean, Kolonbian

Santa Kruz apaiz gerrillaria hil zen erbestean, Kolonbian. Elduaienen (Gipuzkoa) jaio zen 1842an Manuel Santa Kruz Loidi, eta 1872-1876ko Bigarren Karlistaldian, apaiz kargua utzi eta gerrillari talde baten buru izan zen. Haren ausardia, gerra-taktika azkarrak eta euskaldunen askatasunaren aldeko konpromisoa mirestuak izan ziren. Garaiko Euskal Herrian mitifikatu egin zuten, euskal foruen eta euskal nortasunaren aldeko borrokalari eredutzat hartua izan zen. Buruzagi karlistekin izandako talkengatik Ipar Euskal Herrira gurutzatu behar izan zuen 1873an, eta 1874an Aita Santuaren barkamena eskuratu ondoren, lehenik Jamaikara eta ondoren Kolonbiara joan zen misiolari gisa. Euskal abertzaletasunaren aurrekari gisa ere ikusia izan da.

Iturria: José Antonio Recondo, Las andanzas del cura guerrillero Santa Cruz (1870-1874) (Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 80. zkia., 2024).