argia.eus
INPRIMATU
Sakanako emakumezkoen sokatira taldeak podiuma utzi zuen Espainiako ereserkia jarri zietenean, Japonian munduko txapelketa irabazi berritan

Sakanako emakumezkoen sokatira taldeak podiuma utzi zuen Espainiako ereserkia jarri zietenean, Japonian munduko txapelketa irabazi berritan. Akitan izan zen eta podiumera eskuan ikurrina zutela igo ziren. Antolatzaileekin izandako tentsioak tarteko, Euskal Herriko talde guztiak kanporatu zituzten, eta mehatxu eta irainak jasan behar izan zituzten.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Sokari tira, ofizialtasuna bultza (ARGIA, 2021eko uztailak 18).