argia.eus
INPRIMATU
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa eratu zuten Bir Lehlun

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa eratu zuten Bir Lehlun. Aurreko azaroan Marokok ordura arte espainiar kolonia zen Mendebaldeko Sahara okupatzeko Martxa Beltza egin zuen, eta Espainia bere soldaduak erretiratzeko egunaren bezperan, Fronte Polisarioak gauez eta bonba artean Estatu sahararra aldarrikatu zuen. El-Uali Fronte Polisarioko buruak SEADen sorrera dokumentua ilunpetan irakurri zuen. Hilabete gutxira hil zen. Egun, mundu osoko 84 estatuk onartzen dute herrialdearen independentzia, baina Marokok errepresio gogorra darabil Sahararen aldeko edozein aldarrikapen isilarazteko.

Iturria: Kristina Berasain Tristan, Sahara. Herri bat erresistentzian (Berria, Elkar, Jakin).