argia.eus
INPRIMATU
Sabino Aranaren gorpuzkiak Portugaletetik Baionara eraman zituzten

Sabino Aranaren gorpuzkiak Portugaletetik Baionara eraman zituzten. Sukarrieta frankistek hartzean alderdiaren sortzailearen hilobia profanatuko zuten beldurrez, bere hezurrak bertatik ateratzea deliberatu zuen Juan Ajuriagerra buru zuen jelkide talde batek. Euzkadi Buru Batzarren Bilboko egoitzan zinkezko kutxa batean sartu eta Zallako panteoi batean ezkutatu zituzten. Hala ere, dena ez leku berean izateko, hezur batzuk Iparraldera eraman zituzten, Mixel Garikoitz elizgizonaren etxera lehenik Behe Nafarroan eta eta handik Lestelle-Betharramgo monastegira. 1989ra arte gorde zen sekretua eta urte hartan gorpuzki guztiak batu eta berriro ere Sukarrietan lurperatu zituzten.

Iturria: Juan Pardo San Gil, Euzkadiko Gudontzidia (1936-1939) (Untzi Museoa-Museo Naval)