argia.eus
INPRIMATU
Rote Zoraren lehen ekintza, Alemaniako emakume eta lesbianek osatutako talde armatua

Rote Zora, Alemaniako emakume eta lesbianek osatutako talde armatua, ezagutzera eman zuten, Medikuen Ganbera Federalaren Koloniako egoitzan bonba bat leherrarazita. Abortua zigortzen zuen lege baten aurkako ekintza izan zen, Medikuen Ganberak lege horren erreformaren aurka egin baitzuen. Zelula Iraultzaileen barneko erakundea zen hasiera batean, baina gero bereizi egin ziren.