Rita Levi-Montalcini hil zen, neurologian espezializatutako zientzialari italiarra. 1986an Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, Stanley Cohen-ekin batera, nerbio sistemaren lehen hazkuntza faktorearen aurkikuntza egiteagatik. Bere jatorri judua zela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago, AEBetara alde egin behar izan zuen. Han Washingtongo Unibertsitateko Zoologia institutuko laborategian egin zuen lan. Bere aurkikuntzei esker, zelulak soilik agindua jasotzen dutenean ugaltzen direla eta agindu horiek hazkuntza faktore deritzen substantzia batzuei esker trasmititzen direla jakin zen.
Iturria: Wikipedia, Rita Levi-Montalcini