argia.eus
INPRIMATU
"Perrexilaren sarraskia" deiturikoa hasi zuen Trujillo diktadoreak Dominikar Errepublikan

"Perrexilaren sarraskia" deiturikoa hasi zuen Trujillo diktadoreak Dominikar Errepublikan. Bere armadak 20.000 bat haitiar hil zituela kalkulatzen da, batez ere bi herrialdeen arteko mugako nekazaritza-guneetan. Haitiko lur emankor eskasiaren ondorioz, pobreziatik ihesi aurreko urteetako haitiarren migrazioak dominikar eliteak kezkatu zituen, eta Trujillok haitiarren aurkako nazionalismo baztertzailea sustatu zuen. Sarraskiaren izena haitiarrak dominikarrengandik bereizteko esanarazten zieten "perejil" hitzetik dator. Ongi esaten ez zekiten asko hil egin zituzten, haitiarrek ezberdin ahoskatzen baituten kreoleraz. AEBek jarritako diktadorea izan zen Trujillo eta 30 urteko diktadura basatia ezarri zuen, harik eta AEBen kanpo politikarentzat traba izaten hasi zen arte. CIAk hil zuen 1961ean.

Iturria: Wikipedia, Masacre del perejil + Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica).