argia.eus
INPRIMATU
Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren azken zenbakia bahitu zuen Espainiako Poliziak, erredakzioan sartuta

Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren azken zenbakia bahitu zuen Espainiako Poliziak, erredakzioan sartuta. Bezperan gordailura eta zentsurara aurkeztu zuten hamargarren zenbakia, eta hasieran arazorik izan ez bazuten ere, beranduago editorialean eta umore orrialdean aldaketa batzuk egiteko exijitu zioten erredakzioari Informazio eta Turismo Ministeritzatik. Akordiora iritsi ziren haiekin eta zentsurarentzat onartezina zen txistea alez ale ezabatzeko konpromisoa hartu zuen erredakzioak. Hala ere, editorialean propaganda ilegala egitea egotzita fiskaltzak salaketa jarri zuen aldizkariaren aurka, eta epaitegiak alearen bahiketa agindu zuen. Amnistiari buruzko alea zen, eta Derechos usurpados zen gatazka piztu zuen editorialaren izenburua.

Iturria: Erredakzioa, El secuestro (Punto y Hora de Euskal Herria, 11. zkia, 1976ko irailak 1-15).