argia.eus
INPRIMATU
Protesta artean, Galesen Llyn Celyn urtegia inauguratu zuen Liverpoolgo Udalak

Protesta artean, Galesen Llyn Celyn urtegia inauguratu zuen Liverpoolgo Udalak. Urtegia eraikitzeko Capel Celyn udalerria urperatu zuten, 70 biztanleko herria, den-denak galestar hiztunak. Era berean, urtegiko ura Galestik Ingalaterrara eramateko prestatu zuten azpiegitura guztia, Liverpool 100 km-ra zegoen. Proiektuak aurkako mugimendu indartsua eragin zuen Galesen, eta besteren artean, hiru minutura ere iritsi ez zen inaugurazio ekitaldia boikotatu zuten megafoniaren kableak moztuta.

2005ean Liverpoolgo Udalak barkamen formalak eskatu zizkion Galesko herriari publikoki, urtegiarekin sortutako kalte eta minagatik.