argia.eus
INPRIMATU
PPko Gasteizko alkatearen gutun faltsua sartu zuten ekintzaile batzuek Udalak doan banatzen zuen hilabetekariaren 4.000 aletan

PPko Gasteizko alkate Alfonso Alonsoren gutun faltsua sartu zuten ekintzaile batzuek Udalak doan banatzen zuen Gasteizko Kazeta hilabetekariaren 4.000 aletan. PP agintean zegoen Araban eta Gasteizen, eta Gasteizko Z ekimen anonimoak "erreboltarako gonbidapena" luzatu zien gasteiztarrei zenbait ekintzarekin, denen artean Gasteiz "desPPtzeko". Udalak Udaltzaingoaren unitate bat jarri zuen gutun faltsuaren ekintzaileen bila, baina ez zituzten sekula egileak harrapatu.

Gasteizko Z-k apirilean eman zuen ekintzaren azalpena aldizkari batean. Lotura honetan aldizkaria PDFan.

ARGIAren ikerketa.