Portugalek independentzia berreskuratu zuen Espainiarengandik. 1580an Portugalgo erregea hil eta dinastia krisia hasi zenean, Espainiako erregeak tronua erreklamatu eta armada bidali zuen. Herritarrengan ezarritako presio fiskal itogarriak zenbait matxinada eragin zituen, eta euren pribilegioak mugatuak ikusi zituzten noble portugaldarrek hauspotu egin zituzten. 1640ko ekainean hasitako Kataluniako Segalarien Gerrak Espainia bere soldaduak hara bidaltzera behartu zuen, eta portugaldarrek baliatu egin zuten espainiar monarkia kanporatu eta dinastia portugaldarra ezarriko zuen matxinada prestatzeko. Lisboako Errege Jauregia hartu zuten, eta Espainiako Estatu idazkari Miguel de Vasconcelos leihotik bota. Juan IV.a ezarri zuten errege, ordura arte Braganzako dukea zena.
Iturria: Wikipedia, Guerra de Restauración portuguesa