Pintaketa abertzalez bete zuten Begoñako Basilikaren ingurua, amabirjinaren egunean, frankismo betean. Basilikara urtero egiten den erromesaldia baliatuz, eta agintari frankistak han izango zirela baliatuz, ibilbidea ikurrinaz ere josi zuten. Ondoko Dolaretxeko ur-andelean ikurrina handi bat ere altxatu zuten. Hego Euskal Herriko beste zenbait lekutan ere ikurrinaren koloreak margotu zituzten. Euskal Herriko erresistentzia antifrankistaren berpizte garaia izan zen eta ETA ere garai hartan eratu zen.
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).