argia.eus
INPRIMATU
Palestinarrek greba orokorra hasi zuten, Israelgo Gobernuak beren lurrak desjabetzeko hartutako erabakiaren aurka

Palestinarrek greba orokorra hasi zuten, Israelgo Gobernuak asentamenduak egiteko beren lurrak desjabetzeko hartutako erabakiaren aurka. Israelgo armadak sei pertsona hil eta ehun zauritu zituen. 

Orduz geroztik, martxoaren 30an urtero palestinarrek Lurraren Eguna ospatzen dute: kolonizazioa, apartheida eta lurren eta baliabide naturalen lapurreta salatzeko eguna.