Ondarroan eskuin muturreko inkontrolatu bat atzeman zuten herritarrek. Kalez jantzitako guardia zibil bat zen, Ondarroako jaietan txosna eta tabernetan infiltratu gisa zebilena, baina jendearen arreta deitu eta urduri, berari begiratzen ziotenak pistolarekin mehatxatzen hasi zena. Ordu erdiz atxiki zuten udaletxean udaltzainen laguntzarekin, Guardia Zibila bere erreskatera agertu zen arte. Eraman zutenean tentsio handiko uneak bizi zituzten. Udalak gertaera salatu eta erantzukizunak argitzeko eskatu zuen. Herritar talde batek, bestalde, Udalaren jarrera salatu zuen, berehala joaten utzi ziotelakoan.
Iturria: Cazan a un guardia civil «incontrolado» en Ondárroa (Egin, 1979ko abuztuak 15).